Mostrando entradas con la etiqueta Joseba Sarrionandia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Joseba Sarrionandia. Mostrar todas las entradas

viernes, 25 de noviembre de 2011

Blanca Urgell Kultura Sailburuak barkamena eskatu dio pribatuan Joseba Sarrionandiaren familiari

Idazle iurretarraren familia sari banaketan izan zen eta bertan ondo hartu zituztela jakinarazi du, “batez ere Urgellek”
Ion MOÑUX
Joseba Sarrionandiak justiziarekin auzirik irekita ez daukala jakinarazi du pasa den astean Eusko Jaurlaritzak. Horren berri eman zenean, urriaren hasieran irabazitako saria ematea erabaki zen. Hori dela eta, Joseba Sarrionandiaren familiak barkamena eskatzeko exijitu dio Eusko Jaurlaritzako kultura sailburu Blanca Urgelli.
Joseba Sarrionandiaren arreba Marije Sarrionandia saria jasotzean
Iurretarraren familiak azaroaren 23an Gasteizen ospatutako sari banaketara joatea erabaki zuen; Joseba Sarrionandiaren arreba Marijek jaso zuen saria. Bertara iristean ondo hartuak izan zirela azaldu du familiak; gainera, Blanca Urgell sailburuak Joseba Sarrionandiaren amari pribatuan barkamena eskatu ziola jakinarazi du Aitor anaiak, “nahiz eta publikoki holakorik egin ez duen". 

Deia egunkariak jakinarazi duenez, denbora gogorra izan dela esan du idazlearen anai Aitor Sarrionandiak: "Joan ginen, neurri baten, beste idazleei eguna ez izorratzearren, beraien lana ere aintzatetsi eta aitortzearren, auzi honek itzalean utzi baititu denak, eta pena handia eman digu horrek. Beraz, normalitatearen alde egin genuen azkenik".

jueves, 6 de octubre de 2011

Joseba Sarrionandiak Euskarazko saiakera onenaren saria jaso du, baina ez zaio dagokion sari ekonomikoa emango

ETAko kidea izandakoak, 26 urte daramatza atzerrian 1985ean Martuteneko kartzelatik ihes egin zuenetik


Ion MOÑUX
Joseba Sarrionandiak Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen duen Euskarazko Literatura saria lortu du. Euskarazko saiakera onenaren saria jaso du idazlea eta filologoa den iheslariak, 'Moroak gara behelaino artean?' lanagatik. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, aldiz, ez zaio sariaren balio ekonomikoa emango bere egoera justiziaren aurrean erregularizatu arte.
Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu-ordearen hitzetan, Euskal Gobernuak zailtasunak ikusten eta jartzen ditu "ETA talde terroristaren kide izandako bati sari bat ematerako orduan".
Sarri bezala ezagutzen zaionari, 22 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1980an, baina 1985ean ihes egin zuen Martuteneko kartzelatik, Imanol abeslariaren kartzelako kontzertuan erabili zen bozgorailu batean sartuta. Ordutik, atzerrian ihes eginda dago orain dela asko ETAko militantea izandako idazle iurretarra.