martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonako meteoritoak galaxia zuria astindu du

Guardiolaren mutilek markagailua maisuki irauli eta Santiago Bernabeutik hiru puntuak etxera eraman dituzte

Izaskun MOYANO GARCIA

Partida historikoa espero izan zen joan den larunbat gauean Madrilen. Asteetan zehar asko hainbeste mintzatu ziren ekitaldi honen inguruan. Izan ere, 12.000.000 izan ziren Espainiako bi handienen arteko norgehiagoka jarraitu izan zutenak. Ronaldo vs. Messi, Pep vs. Mou, hainbat ziren lehia bizian arituko zirenak.

                                        

24. segunduan oraindik aulkian esertzeke zeuden ordezko jokalariak eta talde teknikoa, Benzemak sartutako gol batekin talde zuria aurretik jarri zenean. Hau, Valdes atezainak egindako huts baten ondorioz gertatu zen. Baina ez zien poztasunak luzerako iraun Mourinhoren mutilei; izan ere, partidaren 30. minutuan Messik, madrileko 3 defensa atzean utzi eta Alexisek gol batekin bukatu zuen jokaldia.

Bi taldeak gol bana sartuta heldu ziren atsedenaldira. Baina Guardiolak taldea berrantolatu eta inork espero izan ez zituen postuetan egin zuten salto Bartzelonako jokalariek zelaira. Bigarren zati honetan, blaugranen magiazko jokoa nagusitu zen Bernabeun. 1-2koa Marcelok ezustean sartu zuen bere atean, Xavik egindako jaurtiketa desbideratu ostean 7. minutuan. Azkenik, 85. minutuan kataluniarrek markagailua itxi zuten, Cescek buruz errematatuz eta baloia sarean sartuz (1-3).

                                      

Andres Iniesta izan zen partidako jokalari onena. Maisuki kontrolatu zuen jokoa, jokalari, teknikari, ikusle eta partida jarraitzen zuten guztiak zur eta lur utziz. Orain, Real Madril eta Bartzelona lider dira BBVA ligan; baina blaugranek partida bat gehiago jokatu dute, Cluben Mundialitoan daukaten konpromesua dela medio.


No hay comentarios:

Publicar un comentario