domingo, 27 de noviembre de 2011

House dantzatzeko pista bihurtuko dira Madrilgo Unibertsitate Autonomoa eta Complutensea

Espainiako hainbat Dj-k musika jarriko dute ´Amazing every day´ izeneko ikuskizunean
Nekane MIMENZA ETXEBARRI


Espainiako hainbat Dj-k musika zuzenean jarriko dute Madrilgo Unibertsitate Autonomoko eta Complutenseko kanpusetan. Izan ere ´Amazing every day´ gertakizuna ospatuko da azaroak 28tik abenduak 2rarte.
Héctor Polok, Pignoiseko bateria; Rebeka Tresôrrek, ´Houseko Printsesa`; Dj Nuno beteranoak; Jesús Antúnezek, Dover taldeko sortzailea eta Danny Ávilak, Europako Dj-rik gazteenak house musika jarriko dute ikuskizun honetan.


Ciudad Universitaria izena duen metroko irteeraren aurrean dagoen zelaigunean hasiko da ikuskizuna eta egunero bi saio izango ditu, bata arratsaldeko ordu bietatik laurak arte eta bestea arratsaldeko seietatik zortzirak arte.
Héctor Polo arduratuko da hasiera emateaz, lehenego egunean berak jarriko duelako musika, baina 29an Jesús Antúnezek jarriko du eta 30ean Dj Nunok. Hurrengo egunean, Rebeka Tresôrrek jarraituko du jaialdia, baina oraingo honetan Unibertsitate Autonomoan jarriko du musika, bi saioetan baita ere. Bukatzeko, azkeneko egunean, Danny Ávilak bere musika jarriko du goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordu biak arte saio bakar batean.
Musikaz gozatzeaz gain, jaialdira azaldutakoak lehiaketetan parte hartu dezakete eta opariak irabazi.

´El lago de los cisnes´ eskaini du Moskuko Balet taldeak Bilbon

Campos Eliseos antzokian aurkeztu den baletaren sarrera guztiak saldu izan dira
Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Munduan zehar izugarrizko arrakasta izan ondoren, Moskuko Balet taldeak `El lago de los cisnes´ eskainiko du Bilboko Campos Eliseos antzokian. Errusiarrek bi saio eskaini dituzte, bata larunbatean arratsaldeko zortzietan eta bestea igandean arratsaldeko zazpietan. Ikuskizunaren sarrera guztiak saldu izan dira.
Tchaikovskyren musika erabiltzen duen balet honek Sifridoren istorioa kontatzen du, printzea emaztea aurkitzera behartuta dagoenean Odette ezagutzen du, zisneen erregina. Maitale gazteek hainbat zailtasun gainditu beharko dituzte maitasuna garaila ateratzeko.
´El lago de los cisnes´ narrazio indartsua eta musika bizia duen baleta da, edertasuna eta dotoretasuna nahasten ditu freskotasunarekin.
Libretoaz Vladimir Begichev eta Vasily Geltzar arduratu dira, koreografiaren arduradunak Ley Ivanov eta Marius Petipa izan dira eta guzti honen zuzendaria Timur Fayziev izan da. 2000 emanaldi baino gehiago aurkeztu dituzte talde moskutarrak.
´El lago de los cisnes´ obrarik adierazgarriena bihurtu da baletaren munduan eta orain Moskuko Balet taldearen eskutik disfruta daiteke.


sábado, 26 de noviembre de 2011

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, hainbat datu, istorio eta omenaldi argitaratu dira


Eitb-ren hitzetan, 2010ean 4.200 salaketa zenbatu ziren EAEn, eta El Pais egunkariaren arabera, 54 emakume hil dituzte azken urte honetan

Ion MOÑUX
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu da azaroaren 25ean. Hori dela eta, komunikabide guztiek jorratutako gaia izan da biolentzia matxistarena. Twitter-ean ere ikusi da egun berezia izan dela askorentzat, gaiaren inguruko albiste, oroitzapen edota omenaldiak azaldu baitira bertan.

Eitb-k jakinarazi duenez, 2010ean tratu txarrak direla eta, 4.200 salaketa zenbatu ziren EAEn. Gaur egungo beste datu batzuk ere ezagutarazi ditu telebista kateak; esaterako, hori erosotuetatik bat 30 urtetik beherakoa dela. EmakumeProgresisten Federazioak egindako azterketa soziologiko baten arabera, gazteen %80ak bikote erlazio batean emakumeak gizonezkoa laketu behar duela uste du.

El Pais egunkariak, bestalde, 2011 urte honetan bizitza kendu zaien 54 emakumeak gogorarazi nahi izan ditu “54 emakume hemen egon beharko lirateke” esaldiarekin. Gaineratu du hil zirenetatik hamalauk soilik salatu zietela bere bikoteei; beraz arazoa bi aldeetatik, dagoela: “emakumeen salaketa faltagatik, eta pausu hori eman zutenen babes akatsengatik”.

Argia hedabideak jakinarazi duenez, elkarretaratzeak eta manifestazioak izan dira Baionan, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen. Euskadi Irratian bestalde, tratu txarrakjasotako emakume batek bere istorio hunkigarria kontatu zuen egun berezian.

viernes, 25 de noviembre de 2011

Blanca Urgell Kultura Sailburuak barkamena eskatu dio pribatuan Joseba Sarrionandiaren familiari

Idazle iurretarraren familia sari banaketan izan zen eta bertan ondo hartu zituztela jakinarazi du, “batez ere Urgellek”
Ion MOÑUX
Joseba Sarrionandiak justiziarekin auzirik irekita ez daukala jakinarazi du pasa den astean Eusko Jaurlaritzak. Horren berri eman zenean, urriaren hasieran irabazitako saria ematea erabaki zen. Hori dela eta, Joseba Sarrionandiaren familiak barkamena eskatzeko exijitu dio Eusko Jaurlaritzako kultura sailburu Blanca Urgelli.
Joseba Sarrionandiaren arreba Marije Sarrionandia saria jasotzean
Iurretarraren familiak azaroaren 23an Gasteizen ospatutako sari banaketara joatea erabaki zuen; Joseba Sarrionandiaren arreba Marijek jaso zuen saria. Bertara iristean ondo hartuak izan zirela azaldu du familiak; gainera, Blanca Urgell sailburuak Joseba Sarrionandiaren amari pribatuan barkamena eskatu ziola jakinarazi du Aitor anaiak, “nahiz eta publikoki holakorik egin ez duen". 

Deia egunkariak jakinarazi duenez, denbora gogorra izan dela esan du idazlearen anai Aitor Sarrionandiak: "Joan ginen, neurri baten, beste idazleei eguna ez izorratzearren, beraien lana ere aintzatetsi eta aitortzearren, auzi honek itzalean utzi baititu denak, eta pena handia eman digu horrek. Beraz, normalitatearen alde egin genuen azkenik".

Gaur duela 20 urte hil zen Freddie Mercury

1991ko azaroaren 24an 45 urte zituela itzali zen Queen taldeko abeslariaren ahotsa


Izaskun MOYANO GARCIA

"Agur" esan zuen betirako Freddie Mercuryk duela 20 urte. Hiesarekin gaixo zegoen; hala ere, bronconeumonia baten ondorioz zendu zen musika modernoaren munduan arrasto handia utzi zuen abeslaria. Izan ere, irailaren 5ean 65 urte beteko zituen. Zoritxarrez gaurkoan, bere heriotzaren 20. urteurrena betetzen da.

Farrokh Bulsara zen bere benetako izena, eta Tanzanian jaio zen. Londresera alde egin zuen ordea, bere familiarekin batera 17 urte zituela. Han, mundu mailako izar bat pizten hasi zen. Queen taldeko abeslaria izan zenak, taula gaineko espektakulu berritzaile bat sortu zuen, kontzertuetan antzerkia tartekatuz. 

Beste inork ez zuen ahots sendoak gainezartzen du Mercury gainontzeko abeslarien artean. Oraindik ez da ezagutzen berak bezain ongi eta ozenki abestean duen inor. Honegatik, bizi laburra izan duen arren, bere ahotsa eta bere taldea izan den Queen bizirik dirautela esan daiteke.

                                            

Queen taldeko abeslariak, "We Are The Champions", "Somebody to Love", "Don´t Stop Me Now" edota "Bohemian Rhapsody" bezalako abesti ezagunak idatzi zituen. "Barcelona" ere, bere abesti ospetsuenetakoa da. Hau, Montserrat Caballerekin abestu zuen, bertan ospatu ziren 1992ko Joko Olinpikoetako abesti ofizial gisa. 

Bestalde, bakarlari gisa ere "Living on my own" kantuarekin arrakasta lortu zuen eta homosexualentzat ikur bihurtu zen. Izan ere, artista iraultzaile, karismadun eta probokatzailea izateaz gain, liluraz betetako ikuskizunak eskaintzen zituen agertokietan.

Mercuryk 12 urte zituela "Fue The Hectics" izeneko taldea osatu zuen, Indian ikasten ari zela; St. Peter´s Boys School eskolan. Hauek, Little Richards eta beste hainbat rock talderen abestiak jo eta kantatzen zituzten. 1970. urtean ostera, Bryan May gitarrajolea eta Roger Taylor bateria jotzailearekin batu eta Queen sortu zuten. Musika taldeak 12 disko grabatu zituzten eta 170 milioi aletik gora saldu zituzten.






jueves, 24 de noviembre de 2011

Bruce Springsteen Donostian izango da

Ekainaren 2an estreinatzeke daukan diskoa aurkeztuko ditu abeslariak Anoetako futbol zelaian


Izaskun MOYANO GARCIA

Oraingoan bai, "The Boss" Donostiara itzuliko da 2012an aterako duen laneko abestiak kantatzera. Hori iragarri du behintzat Get promotorak. Halaber, kontzerturako sarrerak abenduaren 2an salgai jarriko direla iragarri du; 65 euro merkeenak eta 83 garestienak.

Springsteen E Street Bandekin batera arituko da Donostian datorren hilaren hasieran 21:00tik aurrera. Azken egunotako zurrumurruak alde batera utzita, baieztatu egin du abeslaria promozionatzen duen etxeak.



"The Boss" 2008an aritu zen lehen aldiz Euskadin. Bertoko parajeekin maiteminduta, bueltan itzuliko zela zin egin omen zuen. Esan eta egin. Hurrengo urtean Espainiatik abesten ibiltzekoa zela jakin zuenean Maria Cristina ostatua aukeratu zuen administrazio gune gisa. Donostian pasatu zituen egunetan bere emaztea, Patti Scialfa rock abeslaria ere, eta alaba biekin pasiatu zen. Gainera hainbat hondartzatan argazkiak atera zituzten, bere estantzia giza ekitaldi batean bilakatuz.

Bi aste beranduago New Yerseyko abeslaria eta bere familia Gipuzkoako hiriburura itzuli ziren. Baina oraingoan, konpromesu profesionalak alde batera utzi eta oporretan etorri ziren.

"The Boss", lehendabizi Sevillan izango da ekainaren 12an. Ondoren Bartzelonan arituko da 17an. Ekainaren 2an Anoetan, eta azkenik, 17an Madrilen.


 



domingo, 20 de noviembre de 2011

“The Spencers” magia ikuskizuna estreinatzen du Arriaga antzokiak

Bilbon Estatuko lehenengo emanaldia emango dute “ Houdini” ezizena irabazi duten magoek.
Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Bilboko Arriaga antzokiak  azaroaren 20an, arratsaldeko zazpiretatik aurrera “ The Spencers” magoen ikuskizuna estreinatuko du. “ Houdini” ezizena lortu duten magoen lehenengo ikuskizuna da Espainian, eta estreinaldi honen ondoren, euren bidaia Santanderren, Logroñon eta Donostian jarraituko dute.


 “ The Spencers” magia taldea Kevin eta Cindy Spencerrek osatzen dute. Gaur egungo Houdini izena lortu duten bi mago hauek ilusioaren artea berriro definitu dute, izan ere magoaren eta bere laguntzailearen estereotipo tradizionala hautsi egin dute. Hamar urtez aritu dira Estatu Batuetatik eta munduko hainbat lekuetatik beraien ikuskizuna erakusten, dramarekin, komediarekin, erromantzearekin, suspensearekin eta ilusioarekin konbinatuz.
Gaur egungo magia, ikuskizuna, antzerkia, arriskua eta nortasuna da, Kevin eta Cindy Spence magia berri horren maisuak dira. Antzokian erakutsiko dituzten misterio magikoak publikoa aho zabalik utziko dutela adierazi dute magoek. Hormak zeharkatzen dituzte, lebitatu egiten dute, desagertu eta berriro agertzen dira ikuskizun interaktibo batean.
Esan beharra dago, Magoen nazioarteko elkarteak The Merlin Award sariaren bidez The Spencers izendatu zituzten irabazle bezala. Gainera, duela gutxi urteko nazioarteko mago bezala izendatu zituzten.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Saboréala 2011 gastronomiari buruzko nazioarteko biltzarra hasi da

Peru, Brasil eta Mexiko dira biltzarrean parte hartuko duten aurtengo hiri gonbidatuak
Nekane MIMENZA ETXEBARRI
San Sebastian Gastronomika – Euskadi Saboréala 2011 gastronomiari buruzko nazioarteko biltzarraren XIII. edizioari hasiera eman diote gaur Hotel Amara Plazan. Kursaal Jauregian ospatuko den biltzar honek Donostia hirigune gastronomiko bihurtuko du lau egunetan. Munduko chef onenek parte hartuko dute, baita Peru, Brasil eta Mexiko hirietako chef gonbidatuek.
Espainian ospatzen diren biltzar gastronomiko onena bihurtzea da Donostia Gastronomikaren helburua.

Hiru hiri gonbidatuen platerak probatzeko aukera izan dute donostiarrek. Mexicoko Abigail Mendozak Thanamaliko Oaxaca jatetxeko sukaldariak `Tameles de fiesta´ izeneko jakia prestatu du. Ondoren, Pedro Miguel Schiaffinok, Limako Malabar jatetxeko sukaldariak, Peruko berezko platera, `Cebichea´, hainbat modutan prestatu du. Azkenik, Sao Pauloko Mocotó jatetxeko sukaldariak, Rodrigo Oliveirak `Brasilgo Petiscoak´ nola egiten diren azaldu du.


Abigail Mendoza

                     Pedro Miguel Schiaffino                      Rodrigo Oliveira
        

Espainiako sukaldaririk ezagunenak bertan egongo dira Ferrán Adriá, Joan Roca, Quique Dacosta, Dani García, Carme Ruscalleda, Josean Martínez Alija, Marcelo Tejedor, Eneko Atxa, Paco Roncero, Torres anaiak… Biltzarreko anfitrioiek ere parte hartuko dute  Juan Mari Arzakek, Martín Berasateguik, Andoni Luis Adúrizek, Pedro Subijanak, Hilario Arbelaitzak eta  Karlos Arguiñanok.
Horiez gain, Nueva Yorkeko sukaldariak ere biltzarrean egongo dira David Bouley ( Bouley jatetxea), Daniel Boulud (Daniel), David Chang (Momofuku), Wylie Dufresne (WD-50), Thomas Keller (Per Se) eta Drew Nieporent (Myriad).









jueves, 17 de noviembre de 2011

Tunezeko telebista kate bateko zuzendaria epaitua izan da ‘Persépolis’ pelikula emititzeagatik

‘Persépolis’ 1979ko iraultza iraniarren kritika egiten duen komikia da, orain pelikula bihurtua

Ion MOÑUX
Nessma telebista kateko zuzendari Nabil Karwi epaitua izan da Tunezen, iraultza iraniarren kritikaren inguruko ‘Persépolis’ komikiaren pelikula emititzeagatik. Emisioa pasa den urrian eman zen, eta jatorrizko komikiaren egilea Marjane Sátrapi emakume iraniarra da.

Salatzaileak 140 abokatu tuneztar izan ziren, eta salatuak Nessma telebista kate pribatuko zuzendaria eta bi tekniko izan dira. Salaketaren arrazoiak “balore sakratuen eta ohitura egokien aurka atentatzea, eta desordena publikoa eragitea” izan dira. 

Honez gain, emisioak islamista erradikalen eta salafisten protestak ekarri zituen. Hauetako batzuk, gainera, telebistakatearen egoitza eraso zuten koktel molotovekin. Eraso hauek gertatu eta 5 egunera, Nabil Karwiren etxea erre zuten.

Errudun bezala irten ezkero hiru tuneztarrok, hiru urteko kartzela zigorrera kondenatuak izan ahalko dira. Telebistako zuzendariak erabateko desadostasuna azaldu zuen jende ugari elkartua zegoen auzitegian, “gaur ikusten dut adierazpen askatasunaren heriotza Tunezen”.

Espainiako polizia-etxeetako torturen salaketagatik epaitua izan daiteke Willy Toledo aktorea

Polizien sindikatu ofizialak adierazi duenez Willy Tolderen salaketak Segurtasun Indar espainiarren aurkako irain eta gezurrak dira

Ion MOÑUX
Polizien sindikatu profesionalak (SPP) Willy Toledo aktorearen aurkako kereila bat aurkeztu du aktoreak aurkeztu berri duen ‘Razones para la rebeldía’ liburuan irainak eta gezurrak esan izanaz egotzita.

Liburu horretan, Espainiako polizia-etxetan torturatu egiten dela salatu du. Halere, salaketa hori hainbat erakunde internazionalek egiten dituzten txostenetatik hartuak izan direla azaldu du; esaterako Amnistia Internazionala, Human Rights Watch edota Nazio Batuetako torturaren gaietarako Kontalari Bereziaren txostenetatik.

Polizien sindikatu profesionalaren buru José Ángel Fuentes Gagoren arabera, Willy Toledoren hitzak Espainiako Segurtasun Indarren aurkako irainak dira. Aktorearen ustez, berriz, ez dago arrazoirik kereila bat jartzeko; halere, kereilaren ezaugarriak ezagutzera itxarongo duela adierazi du sindikatuari erantzun aurretik.

martes, 15 de noviembre de 2011

Brad Pitt ez da hiru urte barru erretiratuko

Australiako kate batean 50 urterekin antzezteari utziko ziola esan ostean Seulen gezurtatu egin du


Izaskun MOYANO GARCIA

Badirudi Brad Pitten iraungitze data urrun dagoela oraindik. Moneyball da Brad Pitt protagonistatzat duen pelikula berria, eta Seulen izan da hau estreinatzen aktorea. Hiru urte barru antzezpena utziko duela aditzera eman duen arren, ez dela horrela izango onartu du aktorean bertan.

"Ez dut inoiz esan nire karrera bukatuko zenik" aitortu dio aktoreak Hego Koreako komunikabide bati. Hala ere, duela egun batzuk telebista australiarreko 60 minutes saioan adierazi zuen hiru urte geratzen omen zaizkiola negozioan. Baliteke izarrak, elkarrizketan zehar bere etorkizunari buruz dudatzen egon zela.

Ilehoriak egun hauetan adierazi duenez, pelikulen ekoizpenak gehiago erakartzen du. Izan ere, orain interes handiagoa du "egungo sisteman egiteko zailak diren istorio konplexuak" sortzean, eta "konfiantza dugun jendearen talentuagatik" gogor apustu egitean.



Bestalde, elkarrizketa australiarran argitara eraman duenez, seme- alaba gehiago izateko gogoa du. Izan ere, beren etxean dagoen kaosa atsegin du. 

Billy Crystal izango da Oscar sarietako aurkezlea

Eddy Murphyk ezezkoa eman ostean, Crystal izango da berriz ekitaldiko zeremonia maisua


Izaskun MOYANO GARCIA

Ekoizle baten dimisioa zela eta Eddy Murphyk uko egin zion 2012ko Oscar sariak aurkezteari. Ondorioz, Hollywoodeko Akademiak Billy Crystal aukeratu du bederatzigarren aldiz ekitaldia aurkezteko datorren otsailaren 26an Los Angeleseko Kodak Aretoan.

Brett Ratner, ekitaldiko lehengo ekoizleak, kargua uztera behartuta zegoela ikusi zuen. Izan ere, iruzkin homofoboak egin zituen. Ondorioz, eta Murphyk berarenganako duen elkartasunarengatik ez zela aurkezle izango adierazi zuen. 2012ko Oscar sariak aurkezteko irrikitan egon omen zen aktorea; baina bere "aita ponteko"rik gabe ez.



Brian Gazer, "Adimen Zoragarria"ren ekoizlea izango da orain Ratnerren ordezkoa. Honek, gogor egin du apustu eta esperientzia duen Billy Crystal aukeratu du ekitaldia aurkezteko. Honekin gainera, ez baita inorekiko irainik espero.

"Nire ibilbideko unerik onenak Oscar sarien eszenatoki gainean izan dira, oso pozik nago itzultzeaz", B. Crystal. 2012ko Oscar sarien aurkezlea


domingo, 6 de noviembre de 2011

Zinebi jaialdiak omenaldia egin dio Xabier Elorriagari eta Liliana Cavaniri

Ohorezko Mikeldi sariak jasoko dituzte jaialdiaren inaugurazioan eta amaieran
Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Aurten, Bilboko zine dokumental eta laburmetraia nazioarteko zinemaldiak omenaldia egingo dio Xabier Elorriaga aktoreari eta Liliana Cavani zuzendariari, izan ere Ohorezko Mikeldi sariak eskuratuko dituzte Zinebi jaialdiaren 53.edizio honetan. Sariak jaialdiaren hasieran eta bukaeran emango dira, azaroak 11an eta 18an hain zuzen ere, Bilboko Arriaga Antzokian.
80. hamarkadan sortutako euskal zinema berriaren adierazgarria da Xabier Elorriaga, izan ere, garai horretako ` La fuga de Segovia´,      ´La muerte de Mikel´ eta ´La conquista de Albania´ bezalako filmetan parte hartu zuen.
Jaialdian, Liliana Cavani zuzendari italiarrak berak aukeratutako bere hiru obra ikusi ahalko dira ´Il portiero di notte´ (1974), ´Francesco´(1989) eta ´Ripley´s Game´(2002).


Zazpi egun horietan, emanaldi eta jarduera gehienak Golem Zineman eta Alhóndigaren auditorio nagusian ospatuko dira, Guggenheim Museoko eta BBK-Gran Víaren ohiko  auditorioekin batera.
Beste urte guztiak bezala, Zinebik mundi osoko film laburrak ikusteko aukera emango du. Jaialdiak urtean zehar 82 herrialde desberdineko 3.201 film jaso ditu eta film guzti horietatik 73 aukeratu dira. 33 herrialdetako filmak ikusi ahalko dira eta 11 Euskadikoak dira.