martes, 6 de diciembre de 2011

Nicanor Parra poetak eskuratu du 2011ko Cervantes saria

Antipoesia sortu duen 97 urteko idazle honek Cervantes saria eskuratu duen idazlerik beteranoena da

Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Letra hispaniarrean eskuratu daitekeen saririk handiena eskuratu du Nicanor Parra idazle txiletarrak, 2011ko Cervantes saria hain zuzen ere. 97 urte dituen idazle hau auntipoesiaren sortzailea da eta Cervantes saria lortu duen idazlerik beteranoena. Sari hori irabaztearen ondorioz, 125.000 euro ere eman dizkiote.

Aipatu beharra dago, 2010eko Letren alorrean Asturiaseko Printze Sariaren finalista izan zela.

Parrak izan duen ibilbide luzeagatik, poeta aktiboa izateagatik, sormen independentzia izateagatik eta eskola gabeko maisua kontsideratzeagatik lortu du Cervantes saria.




Ohitura denez, Cervantes saria espainiar eta latinoamerikar idazleen artean txandakatzen da. Joan den urtean Ana María Matute katalanak irabazi zuen, beraz aurten latinoamerikar bati egokitzen zitzaion. Aurtengo faboritoak Nikaraguako Ernesto Cardenal, Fernando Vallejo kolonbiarra, Eduardo Galeano uruguaitarra, Fina Garcia kubatarra eta Nicanor Parra bera ziren. Azkenik, Parrak irabazi du epaimahaikoen gehiengoa lortu ondoren, zortzi boto.

Cervantes saria eskuratzen hirugarren txiletarra da, Jorge Edwarsdek eta Gonzalo Rojasek 1999an eta 2003an sarituak izan ziren hurrenez hurren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario