martes, 6 de diciembre de 2011

Barricada taldea ahotsik gabe gelditu da

Hala eta guztiz ere, taldeak aurrera jarraituko du 2012an disko berria kaleratuz


Izaskun MOYANO GARCIA

Joan den ostiralean adierazi zuen legez, "El Drogas"abeslariak Barricada taldea utziko du. Baina talde nafartarrak errepidean jarraituko duela aditzera eraman dute komunikatu baten bidez. 

Enrique Villarreal Armendarizek, Barricada taldea utzi du, arrakasta handiko rock taldea sortu zenetik 30 urte bete direnean. Izan ere, duela gutxira arte bi taldetan aritu izan da abeslari gisa, 1992an bere lehen albuma atera zuelarik.

Taldea "Boni" Hernandez, Mikel Astrain eta Sergio Osesekin batera sortu zuen 1982. urtean. Orain ordea, bera da hau utzi egingo duena. Baina kontuak kontu, nafartarrek aurrera jarraituko dutela adierazi dute.

"Ez gara komunikatuen, kontrakomunikatuen eta kontrakontrakomunikatuen aurka gudan sartuko, ez prosan ezta bertsotan ere" esan dute taldekideek komunikatuan. Hau ez omen da beraien estiloa.

                    

2011. urtea sabatiko hartu ondoren, "El Drogas" Txarrena izeneko proiektuan murgildu da, eta "ikusiko dugu hemendik 4- 5 urtera Barricadarekin itzuliko" den. Nafartarrek ordea, ezin dute denbora guzti hori itxaron gorputzak mugimendua eskatzen baitie, eta hartutako urte sabatikoarekin nahikoa izan omen dute. Beraz aurrera egingo dute.

"Badakigu ez dela bardina izango, baina inoiz baino gehiago aurrera begiratu behar dugu", Barricada. Musika taldea

%100 Barricada izeneko diskoa estudioan grabatzen urtarrilean hasiko dira, abestiak prest baitituzte. Gainera, beraien asmoa, diskoa martxoan argitaratzea da.

                          

No hay comentarios:

Publicar un comentario