lunes, 5 de diciembre de 2011

XEEX jaialdia ospatu dute aurten ere Senegaleko Dakar hiriburuan, kutsadurari “ezetz” esateko


4. edizioa izan da aurtengoa eta hainbat artista izan dira bertan, graffitiak, musika emanaldiak eta bestelako ikuskizunak eskaintzen

Ion MOÑUX

XEEX jaialdiaren 4. edizioa ospatu dute Senegaleko Dakar hiriburuan, abenduak 1 eta 4 bitartean. Lankidetza internazionala hedatzea eta kulturak, artistak eta arteak biltzea da jaialdiaren helburua.

Jardunaldi hauen aurtengo gaia kutsadura izan da, eta munduko hainbat artista bildu dira Dakarreko Medinan bertako kaleak pintatzen. Hiriko kutsaduraren aurka egiteko edo hori salatzeko bildu dira artista hauek; hiritarrak sentsibilizatzearen helburuarekin.
Graffiteroak, patinatzaileak, dj-ak, dantzariak eta “artista plastikoak” izan dira jaialdian, eta Espainiatik ere hainbat artista joan dira “Kutsadurari ez!” lelopean; Iker Muro, El niño de las pinturas, Txemy y Ramón Esono edota Dr Guassa DJ-a esaterako.

Kaleko arte honetaz gain, beste hainbat erakustketa, dokumental edota laburmetrai ikusi ahal izan dira hiriburu afrikarrean. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario