jueves, 8 de diciembre de 2011

Judas Priest taldea Anoetan izango da 2012ko maitzaren 20an

´Epitaph Tour` gira mundiala luzatuko du talde britainiarrak

Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Judas Priest talde britainiarra Anoetako Belodromoan izango da 2012ko maiatzaren 20an. `Epitaph Tour´ izena duen bira luzatzea erabaki dute, izan ere 2012ko bira mundial honekin 40. urteurrenna ospatu nahi dute. Kontzertu honetara joan ahal izateko sarrerak abenduak 12an jarriko dira salgai.



2011n hasitako agur esateko bira mundiala luzatzea erabaki dute Robert Halford abeslariak eta bereek. Beraz, bira gozatzen jarraitzeko aukera izango dute heavy metal klasikoa gogoko duten entzule guztiek.

Heavy taldeak datorren urtean eskainiko dituen kontzertuetan bi talde gonbidatu izango ditu, lehenengoa Blind Guardian izango da eta bigarrena oraindik erabaki gabe dago.

Talde honek heavy marka bat utzi du munduko leku desberdinetan, izan ere, itzal handiko taldea da. Gainera, kontzertuetan abestirik klasikoenak joko dituzte taldearen amaiera adierazteko. Abesti horiek izan dira taldea hain garrantzitsu eta esanguratsu egin dituztenak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario