martes, 6 de diciembre de 2011

"Chico y Rita" Europako animaziozko pelikularik onena

Espainiarra den pelikula honek Zinearen Europako sarietan animaziozko pelikula onenarena eraman du


Izaskun MOYANO GARCIA

Fernando Trueba, Javier Mariscal eta Tono Errandoren "Chico y Rita" animaziozko film espainiarrak eraman du Zineraren Europako saria, animaziozko generoaren kategorian, 24. edizioan

Pelikula, Alain Gagnol eta Jean- Loupen Felicioliren "Une vie de chat" (Katu bat Parisen) eta Joann Sfarr eta Antoine Delesvauxen "Le chat du rabbin" (Errabinoaren katua) filmekin batera egon da izendatuta.

"Chico y Rita" filma Kuban kokatzen da, 40. hamarkadaren azken aldian. Hemen, Chico eta Ritak pasio handiko maitasunezko istorioa bizitzen dute. Chico jazz musikarekin maiteminduta dagoen pianojole gaztea da. Rita berriz, abeslari handia izatearekin amets egin duen neska.

Baina film espainiarra ez zen saria jazo zuen bakarra izan. Izan ere, Oscar sariarekin nahikoa izan ez bazuen, Colin Firthek aktore onenaren saria eskuratu du "El discurso del rey" pelikulan egindako lan apartagatik. Halaber, pelikularen zuzendariak, Tom Hooperrek ere saria eskuratu zuen. Bestalde, Lars Von Trieren"Melancholia"k pelikula onenaren saria jaso du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario