martes, 6 de diciembre de 2011

Supermanen lehenengo alea da munduko komikirik garestiena

1.6 milioi euro ordaindu dituen eroslearen izena ez da esango oraindik

Nekane MIMENZA ETXEBARRI


Supermanen lehenengo alea munduko komikirik garestiena da, izan ere, 2.16 milioi dolarren ( 1.6 milioi euro) truke saldu da interneteko enkante batean. Diru hori ordaindu duen pertsonaren izena ez dute eman oraindik. 1938ko apirilean sortu zen komiki hau, Nicolas Cage aktoreak jarri zuen enkantean eta komikiak historiako zifratik altuena lortu du komikien sailean.

Enkantea azaraoak 11n martxan jarri zen http://www.comicconnect.com/ gunearen eskutik eta komikiaren hasierako balioa 900.000 dolarrekoa izan zen. Enkantea abenduak 1rarte irekita egonda da eta itxiera eguneko goizean 2 milioi dolarreko balioa eskuratu zuen komikiak.

Metropolis Collectibles and ComicConnect enpresa izan da enkantearen arduraduan eta euren web gunean adierazi izan dute komikiaren azkeneko balioa. Lehenengo aldia da komiko batek 2 milioi dolar baino gehiagoko balioa eskuratzen duela. Nahiz eta balioa adierazi, eroslearen identitatea ez dute esan oraindik.

Komiko adituek iragarri zuten, komiki honek 1.5 milioi dolarreko balioa eskuratu zezakeela gaur egun, izan ere Action Comicseko lehenengo zenbakia da eta oso egoera onean mantentzen da.

Bitxikeria bezala aipatu beharra dagi, komikia 2000.urtean lapurtua izan zela, baina 2011ko apirilean aurkitu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario