lunes, 31 de octubre de 2011

‘EH Sona’ Euskal Musikaren XIV. jaialdia Bartzelonan

Hitzaldiak, afaria, triki-poteoa eta hamalau talderen kontzertuk musikaz eta festaz beteko dute Kataluniako hiriburua
Ion MOÑUX
Hasi da Bartzelonan urtero ospatzen den Euskal Musikaren jaialdia, 'EH Sona' . Aurtengoa, XIV. jaialdia da, eta urriaren 29tik abenduaren 15erarte iraungo du festak. Musikaz betetako egunak izango dira Bartzelonan.

Egunean zehar hainbat ekimen antolatuko dira. Esaterako, Euskal Etxean, Ion Maiak Kukai dantza taldearen ibilbideari buruzko hitzaldi dantzatua eskainiko du azaroaren 18an, eta azaroak 24ean, Andoni Tolosak 'Història de la música vasca moderna (1961-1990)' gaiaren inguruko hitzaldia emango du. Bestalde, azaroak 5ean, triki-poteoa izango da Gracia auzotik zehar, eta hilabete bereko 26an kantu-afaria izango da Euskal Etxean.

Hamalau  izango dira hilabete baino gehiago honetan Kataluniako hirian egongo diren kontzertuak. Ken Zazpi, Zea Mays, Atom Rhumba, Willis Drummond, Mikel Markez, Erramun Martikorena, Vendetta, Karrikan (Kukai), Joseba Irazoki, Gora Japon, Xabi Aburruzaga, Anari, Oreka TX, Amaren Alabak, Peachy Joke, Ratafia eta Kepa Junkera  izango dira parte hartuko duten musikariak.
Kontzertu eta bestelako ekitaldietarako sarrerak salgai daude Bartzelonako Euskal Etxean, Razzmatazzen, Apolo [2]an, Heliogàbalen, CATen, L’Auditorin eta Convent Sant Agustín.

domingo, 30 de octubre de 2011

Bilboko Alhondigak 80ko ‘kinkien’ inguruko erakusketa hartu du

Hainbat jardunaldiz osatzen da ekimena, eta gaiak ere ugariak dira; politika, ekonomia eta gizartea
Ion MOÑUX
Bilboko Alhondigak ‘kinkien’ ikonografiaren omenezko ‘Kalearen garrasia’ programa aztertuko du. Horren barruan, ‘Kinkiak 80ko hamarkadan: zinema, prentsa eta kalea’ erakusketa eskainiko du.
Egindako prentsaurreko batean, Alhondigako ordezko aholkularia den Marian Egañak azaldu zuenez, “programaren helburua krisiak sorrarazi duen gaur egungo egoera soziala ulertzea da. Baina ‘Kinkiak 80ko hamarkadan’ erakusketak garai hartako herrialdeak jasan zituen aldaketa urbanistiko, sozial eta ekonomikoari begirada bat eskaintzea da.
Ekimena urriaren 28an hasi zen eta urtarrilak 8rarte egongo da martxan, hainbat jardunalditan antolatzen da. Jardunaldi horietan, eztabaidak, kontzertuak, erakusketa, konkurtsoa edota tailerrak izango dira.
Eztabaida jardunaldietan, esaterako, ekonomia, politika eta gizartea bezalako gai anitzak jorratuko dira. Bertan izango dira gai honen inguruan esperientziadunak diren hainbat pertsonai, adibidez, Miguel Boyer ekonomia ministro ohia edota BBK-ko buru den Mario Fernández. Ekimenaren inguruko informazio gehiago eskaintzen dute Alhondigako webgunean.

Bilbo ez da 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburua izango

24 herrialdetako 56 hiritatik Cape Town (Sudafrica) aukeratu dute

Izaskun MOYANO GARCIA

Ez Bilbo, ezta Dublin; Cape Town izango da 2014ko Diseinuaren MundukoHiriburua. Hori iragarri dute behintzat Taipei hirian ospatu den 2011ko Diseñuaren Nazioarteko Aliantzaren ekitaldian. Antolatzaileek ez dute azken momentura arte ezer esan emozioak luze iraun dadin. Hala ere, batzuen ustez “espero izan da” hiri sidafrikarra garaile ateratzea.

Andoni Aldekoa, Bilboko ordezkaria eta Andrew Montague Dublingoa, ez ziren harritu Cape Town irabazle zela entzun zuten momentuan. Hala eta guztiz ere, biek Patricia de Lille alkatea zoriondu zuten. Honek sudafrikarrekin batera abesteari eta herrialdeko bandera astintzeari ekin zion.

“Cape Town, Sudafrika eta kontinente osoarentzako oparia da hau”, P. de Lille. Cape Towneko alkatea.



Herrialde sudafrikarra aukeratu dute, bertako diseinuak “apartheid”erako egina dagoen hiriak integrazioa sustatzeko batean bihurtzeko duen gaitasunagatik. Hiriburua, banatze eta elitearentzat diseinatu zen; orain ordea, berdintasunerantz abiatzen hasi da. Izan ere, 2014ean Nelson Mandela lehen presidente beltza izendatu zuen Sudafrikako demokraziaren 20. Urteurrena ospatzen da.

Bestalde, hiriburu bizkaitarrari, azken 25 urteotako aurrerapenaren bilakaera handiak eman dio finalerako postua. Izan ere, ezagupenerantz pausu handiak ematen ari da. 15 urtetan 15 eraikin diseinatu izan baitira.

“Diseñuaren hiriburua izateko hiru finalisten artean egoteak nazioartean ezagunago egiteko balio izan digun arren, irabazteak indar handiagoa emango zigukeen” onartu du Aldekoak. Hala ere, Bilboren helburua mundu maila diseinuaren erreferentzian bihurtzean datza; honek katalizatzaile ekonomiko bezala jardungo baitu. 



Adele abeslariak emango zituen kontzertu guztiak bertan behera utziko ditu eztarriko ebakuntza egin behar diotelako

2012 arte ezin izango du abestu
Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Adele abeslari britainiarrari, ahots korden  ebakuntza egingo diote, eztarriko etengabeko arazoengatik. Hori dela eta, 2012 arte bere kontzertu guztiak bertan behera utziko ditu.
`21´ izena duen bere azken diskoarekin hiru milioi kopia saldu ditu Erresuma Batuan abeslariak. Nahiz eta arrakasta guzti hori eskuratu, ebakuntza kirurgikoa egin behar diote ahots kordetan  dituen hemorragia arazoak sendatzeko.  Ebakuntza dela eta, gutxienez , pare bat hilabete egon behar da eszenarioetatik kanpo. Baina medikuek gomendatu diote ahotsak deskantsa dezan eta guztiz sendatuta egon arte inolako konpromiso profesionalik ez hartzea. Hori dela eta, bi hilabete baino egon beharko da Adele abetu gabe.
23 urteko konpositoreak bere konpromiso guztiak utzi ditu atsekabetuta.  Urrian eta azaroan, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan izango zituen hamabost kontzertuak bertan behera utziko ditu.

Euskararen Ikergunea ireki du Euskaltzaindiak Donostian

Baserri zahar berristu honek Luis Villasante euskaltzainburuaren izena izango du
Ion MOÑUX
Dolarea izan zen XVIII. mendeko baserri bat Euskararen Ikergune bilakatu du urriaren 28an Euskaltzaindiak Donostian. Eraikina Ibaeta auzoan aurkitzen da, unibertsitateko campusaren izkina batean.
 
Orain arte Tolare izena izan du baserri txuri honek, baina hemendik aurrera Luis Villasante euskaltzainburu ohiaren izena eramango du. Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariaren hitzetan, “gure hizkuntzaren batasunaren alde lan handia izan den gizona izanik”, omenaldia hau egitea erabaki dute.
Euskaltzaindiko eta aldundietako ordezkariak izan dira inaugurazioan, eta Andres Urrutia euskaltzainburua izan da eraikina inauguratu zuena honako hitzekin: “urte askotan izan dadila, zuen laguntzarekin”. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikorako sailburuordea den Lourdes Auzmendiren hitzetan, “Euskararen zutabea bihurtuko da toki hau, Gipuzkoan zein kanpoan”.
Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak euskararen oraina eta geroa ziurtatzeko eginkizuna duela esan du, eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren hiztetan, “bertan, mendeetan lurralde honetan hitz egin den hizkuntza aztertu, bultzatu eta ikertuko da”.

Fantasiaren eta beldurrezko zinemaren XXII astea heldu da Donostiara

20 film luze eta 15 film labur lehiatzen dira Donostiako fantasiaren eta beldurrezko zinemaren sariak eskuratzeko
Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Urriak 29an fantasiaren eta beldurrezko zinemaren XXII. astea hasi da Donostian eta azaroak 4rarte iraungo du. Astean zehar, genero mota hau maite dutenek  film laburrak, luzeak, erakusketak eta kalean hainbat jarduera gozatzeko aukera izango dute.
Lehiatzen diren 20 film luzeetako batek ikuslearen saria eskuratuko du, eta irabazleak 6000 euro irabaziko ditu. Izenbururik nabarmenenak `Lobos de Arga´, `Attack the Block´ eta `Troll Hunter´ dira.
Bestetik, 15 film laburrek hiru sari eskuratzeko aukera izango dute ikuslearen saria, epaimahai internazionalaren saria eta  gazte epaimahaiaren saria.
Lehiaketari `Livide´ (Alexandre Bustillo, Julien Maury) filmak eman zion hasiera eta `Juan de los muertos´ ( Alejandro Brugués) filma izango da lehiaketaren amaiera adieraziko duena. Bi hauek lehiaketatik kanpo daude.

viernes, 28 de octubre de 2011

Alkoholak hil zuen Amy

Artistak Britainia Handian gidatzeko baimendutako alkohol- tasaren bozkoitza omen zuen gorputzean hil zenean


Izaskun MOYANO GARCIA

"Amy Winehousek hil arte edan zuen" adierazi du Suzanne Greenaway Londreseko epaileak. Vodka botilez inguratuta eta odolean alkohol kantitate handiak zeramatzala hilda agertu zen abeslaria bere logelan uztailaren 23an.

Ustekabezko heriotza izan da. Izan ere, abeslariak ez omen zuen uste horrelako alkohol kantitateak hiltzeko arriskua zekarrela. Hori da behintzat, auzitegian heldu diren ondorioa.



Winehousek drogetan murgildutako bizitza zeraman. Kontzertuetan moskorrik abesten zuen eta askotan saioak bertan behera utzi behar izan ditu. Honexegatik, asko izan dira honen heriotza alkohol ugari edatearen ondorioa izan dela jakitean harritu direnak.

Back to Black albumarekin Grammy saria irabazi zuenak droga guzti horiek albo batera utzita bazeuzkan ere, edari alkoholizatuetatk birgaitzeko zentru batera joateari uko egin zion. Honela behin eta berriz edateko ohitura hartu zuelarik. "Laguntza psikologikoari ezetza eman zion, guztia bere erara egin nahi zuela esanez" adierazi du Christina Romete, abeslariaren medikuak.


Roman Polanskiren mendekua

Nazioarteko prentsak txalotu egin du zinegile poloniarraren film berria


Izaskun MOYANO GARCIA

Roman Polanskik "Jainko basatia" izeneko lan berria aurkeztu du Veneciako Mostran. Hilabete batzuk atzera, bortxatzaile gisa akusatu zuten zuzendaria; eta umorezko pelikula honen bidez zinegile ona izaten jarraitzen duela adierazi nahi du.



Filma Yazmina Resa idazle frantziarrak idatzitako liburu baten egokitzapena da, Frantzia, Alemania, Polonia eta Espainiak ekoiztua. New Yorkeko bi bikote kafea hartzeko geratzen dira, beraien semeen arteko liskar bat konpontzeko asmoz. Jodie Foster eta John C. Reyllik Cate Winslet eta Christoph Waltzi etxeko ateak irekitzen diete. Baina eztabaida lasai baten hasitako batzarra kaos batean bihurtuko da. Izan ere, bata bestearen trapu zikinak ateratzeari ekingo diote.

"Oso lan zehatza izan da; hori baita Polanskiren estiloa", C. Waltz. Aktorea

Zinegilea, Samantha Greimer amerikarra bortxatzeagatik kartzelaratu zuten joan den urtean. Bere kaltetan, neska heldugabea zen garai hartan, 1977an hain zuzen ere. Ondorioz, Estatu Batuetako justiziatik ihesean dabil poloniarra oraindik. 

"Duela 33 urtetik behin eta berriz damutzen naiz egindakoaz" onartu du Polanskik. Garai hartan sexuaren inguruko gaiak ez omen zutela egungo garrantzia esanez defendatzen du bere burua. "Gaur sexua arriskutsua da hiesaren arazoak direla eta. Hau guztia esanez, jazotakoa atzean uzteko nahia duela adierazi du zine zuzendariak.

Bestalde, Kate Winslet Polanskirekin lan egiteko "oso gogotsu" zegoen oso zinegile ona omen dela onartuz. 


lunes, 24 de octubre de 2011

Ur Apalategik eta Jon Bilbaok eskuratu dute 2011ko Euskadi Literatur saria

“ Bajo el influjo del cometa” eta “ Fikzioaren izterrak” izan dira liburu sarituak gaztelera eta euskarazko modalitatean
Nekane MIMENZA ETXEBARRI


Jon Bilbao Lopategui asturiarrak idatzitako “ Bajo el influjo del cometa” liburuak eta iparraldeko  Ur Apalategi Idirin idazleak idatzitako “ Fikzioaren izterrak” izan dira 2011ko Euskadi Literatura saria eskuratu dutenak gaztelera eta euskarazko modalitatean.


Euskarazko haur eta gazte literatura saria Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak irabazi du “ Errepidea” liburuagatik, eta gaztelaniazko haur eta gazte literatura saria ez du inor irabazi, eskatzen zen maila baino baxuagoak zirelako liburuak.



Gainontzeko sarituak honako hauek dira: Carlos Zabalak Euskarazko literatur itzulpena saria irabazi du “ Zubi bat, drinaren gainean” liburuagatik; Literatura lanaren ilustrazio saria Iban Barrenetxeak irabazi du “ Bombástica naturalis” liburuagatik; Gaztelaniazko saiakera Iñaki Uriartek eskuratu du “ Dioarios 1999-2003” liburugatik eta Joseba Sarrionandiaren “ Moroak gara behelaino artean?” liburuak euskarazko saiakera saria irabazi du.


El Sol jaialdi publizitarioko egoitza izateko hautagaia da Bilbo

Euskalduna Jauregia, Guggenheim museoa, Bilbao Arena eta Bilboko Alhondida eskaintzen dira 2012ko jaialdiko ekintzak ospatzeko kokaleku moduan.
Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Datozen bost urteetan Bilbo El sol jaialdi publizitarioko kokaleku izatea proposatu dute Bilboko Udaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Proposamenak hiriko lau egoitza eskaintzen ditu Euskalduna Jauregia, Guggenheim Museoa, Bilbao Arena eta Bilboko Alhondiga, horietan jaialdiko ekintza guztiak jardungo ziren.
25 urteetan jaialdia Donostian ospatu da, baina aurten, “ La Asociación Española de Agencian de la Comunicación Publicitariak ( AEACP)” erabaki du egoitza lekuz aldatzearen eta jaialdia beste leku batean ospatzearen aukera aztertzea.
Bilbo hiriaren eta jaialdi publizitarioaren batasunak Bilboko etorkizunean eta ekonomian lagundu dezake. Izan ere, jaialdiari esker munduan Bilbok oihartzun gehiago izango luke eta ostalaritza, merkataritza, kultura eta hotel sektoreek bultzada ekonomiko handia izango lukete.
“El Sol” jaialdia eremu latindarreko komunikazio komertzial eta publizitate jaialdi ospetsuena kontsideratzen da. Honek hizkuntza portugesa eta espainiarra duten 18 hiri elkartzen ditu, gainera 1800 pertsona baino gehiago joaten dira jaialdira eta 2500 iragarki eta publizitate kanpaina erregistratzen dira.

domingo, 23 de octubre de 2011

Emakumeek hedabideetan duten ikusgaitasunaren inguruko jardunaldiak egin dira EHUko Leioako kanpusean

Generoetan eta publizitate eta bideojokotan adituak izan dira jardunaldietan; hori dela eta, gai desberdinak jorratu dira generoen arteko berdintasuna helburutzat hartuta
Ion MOÑUX
‘Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan’ izeneko 2 eguneko jardunaldiak egin dira Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Aurtengo jardunaldia bigarrena izan da, eta bi gai jorratu dira; Emakumeak publizitatean eta bideojokotan. Goizeko hitzaldi eta mahai-inguruek eta arratsaldeko tailerrek osatu dituzte jardunaldiak.
Publizitatearen inguruko jardunaldia asteazkenean izan da, urriak 19. Hainbat gai desberdin landu dira jardunaldian; botere erotikoa, publizitateko sexismoa… Bertan izan ziren Soziologiako irakaslea den Santi Urrutia, Genero Ikasketen Masterra egin duen Leioako ikaslea izandako Saioa Iraola, Medeak taldeko Kattalin Miner eta Ziortza Morales Euskalteleko publizista. 
Bideojokoen ingurukoa, ostegunean izan da. Goiz honetan, gizon eta emakumeek bideojokotan zein irudi eta leku duen azaldu edo aztertu da, eta baita bideojokotan jolasten duten emakumeak nola irudikatzen diren zinean. Egun honetako protagonistak, berriz, “joku serio eta didaktikoak” sortzen dituen Ikasplay enpresako Joannes Gonzalez, Nerea Sancho sexologo eta psikologoa eta Maitane Jungitu bideojokalaria.

Antolatzaileetako bat izan den Itxaso Fernandezi egindako elkarrizketa:


Elio Berhanyerrek Modaren Diseinuko Sari Nazionala lortu du

Diseinatzaileari 30.000 euroko diru- saria emango diote bere ibilbidearen omenez

Izaskun MOYANO GARCIA

Elio Berhanyer, Espainiako goi josketaren maisuari, eman dio aurtengo ModarenDiseinuko Sari Nazioanala Kulturaren Ministerioak. Honen bidez, goi josketaneta pret- á- porter jantzietanegindako lanaren aipamen bat egin nahi diote. Izan ere, Angeles Gonzalez- Sinde Kultura sailburuak berak jakinarazi du diseinatzailea.



Egunerokoa ederrago egiteagatik eta berritasunerako duen gaitasunagatik eman diote saria modako maisuari. Industria honekiko dituen pasioa, eta dedikazioa eskertzekoak omen direlako. Gainera Espainiako moda internazionalki ezagutarazteko orduan ezinbestekoa izan da.

Balenziagaren eskola jarraituz ibilbide artistikoa hasi zuen 82 urteko maisuaren diseinuak jantzi dituzten emakumeak Ava Gardner edota Cyd Charisse izan dira, beste batzuen artean. Hauez gain, Iberiako hegazkin zerbitzarientzat, 1982ko Futboleko Munduko Kopako lankideentzat eta RTVEko abesbatzarentzat ere soinekoak egin ditu.
“66 urteko lan ibilbidearen ondoren sari bat eskuratzea oso pozgarria da eta are gehiago hain garrantzitsua bada” onartu du diseinatzaileak.


Garai “zoragarri, liluragarri eta bakarrean bizi- iraun duen gizona” omen da. Izan ere, 60 eta 70. Hamarkadetako Espainiako moda Estatu Batuetan ongi saltzeaz gain, modako industrian hiru nagusienetako bat izatera iritsi zen, Frantzia eta Italiarekin batera.

Mundua ikusi eta ezagutzeko mapa berria

‘GeaCron’ webgunearen sortzailea den Luis Múzquizen webguneak, data konkretu batean herrialde edo lurralde desberdinetako gertakariak ikusteko aukera eskaintzen du

Ion MOÑUX
Orain arte ikusi ditugun mapamundiak alde batera lagata, ‘GeaCron’ webguneak mundua irudikatzeko era berri bat planteatzen du. Web orrialde honek daukan potentzia handiko datu baseari esker, posible da munduak azken 5.000 urteetan izan duen bilakaera ikustea.
‘GeaCron’ webgunearen helburua, denbora pasa ahala munduko herrialdeen eboluzio geografiko eta politikoa zein izan den ikusteko aukera ematea da.
Oraingoz, mapan azaltzen diren herrialde batean klikatu ezkero, lurralde horren istorioak narratzen dituen ‘Wikipedia’ webgunera eta Entziklopedia britainiarrera eramango du erabiltzailea.
Halere, harpidedunentzako izango den beste modalitate bat zabaltzea espero du Luis Múzquiz sortzaileak eta bere lankideek. Bertan, guda, gatazka, herri edota gobernarien historia kronologikoki agertuko dela azaldu dute.


martes, 18 de octubre de 2011

Van Gogh margolariak ez zuen bere buruaz beste egin

Bi idazle iparamerikarrek diote ustekabeko tiro batez hil omen zela artista


Izaskun MOYANO GARCIA

Vincent Van Gogh margolariari buruzko biografia berria argitaratu da Britainia Handian. Hemen bere heriotzari buruzko bertsioa baztertu eta Auversur-Oisen (Frantzia) gazte batek eman zion tiro batez hil zela baieztatu da.

Herbeerearrak, orain arte jakin denez, belarri bat ebakita egin zuen bere buruaz beste. Izan ere, oso nortasun gatazkatsu eta depresiboa zuen. Baina baliteke ustezko heriotz horren bertsioa benetakoa ez izatea. 

Steven Naifeh eta Gregory White Smith idazleek (1990ko Pulitzer sariaren irabazleak) hainbat urte pasatu dituzte margolariaren bizitzari buruzko liburu eta dokumentuak irakurtzen. Idazki horietatik artista margotzera joaten zen gari zelai batean ezagun batek tiro batez hil zutela ondorioztatu dute.

René Secrétan izan omen zen hiltzailea. Mendebalde basatiarekin osbesionatuta zegoen gazte bat. Cowboy itxurak zeramatzan eta apurtutako arma batez "nahi gabe" tiro egin omen zion artistari. 

Margolariak bere buruaz beste egin omen zuen bere anaia eta hiltzailea defendatzeko. Izan ere, tabernan elkarrekin edaten egotetik ezagutzen ziren; eta lagun handi egin omen ziren. Bestalde, bere lan guztiez gain, suizidioaren bertsioak historikoki ezagunago egingo omen zuela uste zuen.

Vincent Van Goghen heriotzaren inguruan gauza asko komentatu eta konklusio ugari atera diren arren, ez da froga zehatzik inoiz aurkitu. Honegatik, "inork ez daki benetan jazo zena" aitortu dute idazle iparamerikar biek.




domingo, 16 de octubre de 2011

Ostiralean estreinatu zen zinema aretoetan Asier Altunaren ‘Bertsolari’ filma


Zinemaldian parte hartu zuenean oso kritika ona jaso zituen; bai ikusleen, eta baita komunikabideen aldetik
Ion MOÑUX
Asier Altunaren 'Bertsolari' filma estreinatu zen ostiralean, urriak 14, zinema areto komertzialetan. Bergararraren lehen bakarkako film luzea izateaz gain, bertsolaritza zinemara eraman duen lehenengo lana izan da.
Dokumentala Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztu zen, lehiaketatik kanpo. Bertan, harrera oso ona izan zuen, eta komunikabideen aldetik ere kritika oso positiboak jaso zituen. Esaterako, Berria egunkariko Beñat Izagirreren arabera, Bertsolarik ez du hutsik egin, eta lan borobila dela esan dezakegu”.
Asier Altuna zuzendariaren lana bete ahal izateko proiektu honetan parte hartu zuten ‘aktoreak’ Maialen Lujanbio, Angoni Egaña, Miren Amuriza eta Jon Sarasua bertsolariak, Joseba Zulaika euskal idazle eta antropologoa, eta ahozko tradizioan aditua den John Miles Foley izan dira.


Bilboko Guggenheim museoaren sarrera dohainik izan da asteburu honetan

Museo bilbotarrak 14 urte bete ditu eta ospatzeko sarrerak dohainik jarri ditu urriak 15 eta 16an
 Nekane MIMENZA ETXEBARRI


Datorren asteazkenean, urriak 19an, Guggenheim museoak 14 urte beteko ditu. Urte guzti hauetan izandako errekonozimendu sozialari eskerrak emateko, museorako sarrera dohainik izango da asteburu honetan ( urriak 15eko larunbata eta urriak 16ko igandea).
Fran Gehryk diseinatutako eraikinak atzo goizeko hamarretan ateak ireki zituen eta bisitari ugari hurbiltzen hasi zitzaizkion eskaintzen dituen esposizioak ikusteko. Museoko arduradunek sarreran, tiketak dohainik banatzen dituzte, gerora, bisitarien kopurua jakin ahal izateko. Bi egun hauetan, museora milaka pertsona joatea espero da.
Museora hurbiltzen diren guztiek Brancusi-Serra erakusketa gozatzeko  aukera izango dute. Constantin Brancusi eta Richar Serra XX.mendeko eskultore nabarmenenak dira. Horrez gain, “ Abstracción pictórica: 1949-1969. Selecciones de las Colecciones Guggenheim” erakusketa ikusten jarraitzeko aukera dago. Gainera, Antonio Lopezen obrek 5000 bisitari lortu ditu.

Deia.com webguneko arduraduna egunkariaren edizio digitalaz aritu da EHUn

Ziberkazetaria izatearen garrantzia azaldu die komunikazioko ikasleei

Izaskun MOYANO GARCIA

Josetxu Rodriguez deia.com web orrialdeko arduraduna izan da gaur goizean EHUko gizarte eta komunikazio zientzien fakultatean. Edizio digitalak dituen abantailak azaltzeaz gain, ziberkazetaritzak hartu dituen indarra komentatu die ikasleei. Honela, etorkizunean moldatu beharko diren lan- ingurunea pixka bat ezagutzera eramanez.

Deia Bizkaiko egunkaria da. Hala eta guztiz ere, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroakoekiko eduki antzekoak ditu. Hots, informazio promo bera ematen dute; baina interesen arabera eredua ezberdina da. Hemen 6 pertsona dira edizio digitalean etengabe lanean ari direnak. 15 orduko txandak egiten dituzte urteko 365 egunetan.

Web orrialdea eremu berritzailea da. Jendeak minutu eta 22 segundo gutxi gora behera ematen ditu berri jakin bat irakurtzen. Edizio digitalean 24 ordutan 4.000 berri, hainbat argazki, bideo ugari, zenbait link… dauden arren, irakurleak 4 minutu pasatzen ditu irakurtzen. Denbora honetan titularrak irakurri, argazkiak begiratu, iruzkinen bat idatzi… egiten du. Zineak, publizitateak, eguneko ekitaldiek… leku berezi bat hartzen dute. Bestalde, idatzizko edizioa ere “kuadernilotan” irakurgai dago bertan. Gainera, hainbat blog ikusgai daude. Halaber, linkek eta hitz klabeek beste leku batzuetara garraiatzeko aukera ematen digute.

“Denetarik jaten duen munstroa da” esan du Rodriguezek edizio digitalari buruz. Oso lan nekagarria omen da, kazetaria ez baita inoiz gelditzen. Ziberkazetariak link batean transferitzen du informazioa. Ondoren teletipo edo agentziek, informazio hau egunkarietara bidaltzen dute. Izan ere, digitalean bizkortasuna da nagusi. Biharko idatzizko informazioa gaur webgunean eskegita baitago.




Partidu, manifestazio zein edozein ekitaldira kazetariak netbook bat eraman behar du; hemen notak idatzi eta jarrai bidal ditzan. Honek hainbat begi, belarri eta umore handia ditu. Interesa duen berria bilatzeko gaitasuna izan behar du. Honela jarraian jakin dezake gertakizun jakin bat kontatzean aukera ona ala txarra izan den. Hala ere, ez dakite zenbat jendek irakurriko duen. Helburua jendea erakartzea eta irakurleak mantentzeko moduan idaztea eta informatzea da. Honetarako berri garrantzitsuak nabarmen kokatu eta hauen inguruan beste batzuk jarri behar dira, irakurleak web orrialdea itxi ez dezan.

“Atzoko egunkaria gaurko egunkaria da”, Josetxu Rodriguez. Deia.com webguneko arduraduna.

Kazetari digitala sare sozial bat izan behar da. Irakurleak eremu hauetan hainbat lagun dituzte. Beraz egunkariek beren “lagunei” interesatzen zaien berriak jartzen ditu han. Izan ere, batzuetan irakurleren batek kazetariak berak baino gehiago jakin dezake berriaren inguruan. Beraz, bere informazioa baliagarri izan daiteke.

sábado, 15 de octubre de 2011

Mundu guztiko herritarrek aldaketa globalaren aldeko aldarria egingo dute

Donostiako kanpaldiak mobilizaziora deitu ditu gipuzkoarrak era baketsuan guztiak batzeko unea iritsi dela adieraziz
Ion MOÑUX
Mundu osoko suminduendako urriaren 15a egun handia da, gaur irtengo baitira kalera hainbat herrialdeetako suminduak “benetako demokrazia” aldarrikatzera. Protesta mugimendu hauen lema ‘Aldaketa globalaren alde batuak’ da.
Donostiako kanpaldiak, esaterako, mobilizaziora deitu ditu gipuzkoarrak eta bestelako herritarrei egindako prentsaurreko batean; izan ere, beraien ustez, “gaur egungo sistema ekonomiko eta politikoak, mundua hondamendi ekologiko batera eramateaz gain, milioika pertsona miserian usten ditu”. Bestalde sistema honek krisi ekonomiko kapitalista zikliko bat sortzen duela gaineratu dute, “eta bitartean, klase politikoak, hori onartzeaz gain, elikatu egiten du”.
Bost kontinenteetako jendea batu da protestetara eta guztira 951 hirik hartuko dute parte. Espainiako kasuan, 60 mobilizazio deitu dira, eta horietako lau euskal herriko hiriburuetan emango dira; manifestazioak, Donostian 18.00etan, Bilbon 18.30etan, Gasteizen 19.00etan eta Iruñean 20.00etan izango dira.

jueves, 13 de octubre de 2011

Magnus Carlsenek irabazi du 2011ko Chees Master Finala

Txapelketa São Paolon hasi zen eta Bilbok eman dio amaiera
 Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Ranking Mundialeko 1 zenbakia, Magnus Carlsen, izan da 2011ko Gran Slameko Xake Maisuen Finalaren irabazlea. Parqúe Ibirapueran, São Paolon (Brasil) hasi zen txapelketa irailak 26an eta bertan lehenengo bost errondak ospatu ziren. Txapelketaren amaiera Bilboko Alhondigan ospatu zen, azkeneko bost errondak amaitu ostean urriak 11n.


Finalera, Vaisili Ivanchuk ukraniarra eta Magnus Carlsen norvegiar irabazlea heldu ziren. Biak irabazitako partidetan eta puntuetan berdinduta zeuden baina azkeneko jokaldian norvegiarrak irabazi zion ukraniarrari, joko arineko modalitatean.
Bien arteko lehenengo partidan tabletan geratu ziren, baina hamar minutu eska iraun zuen bigarren partidan, norvegiarrak ukraniarraren erresistentzia hautsi eta garaile bihurtu zen.
Txapelketaren amaieran, txapeldunak adierazpen hauek egin zituen: “ Nire garaipenaren gakoa, pieza beltzekin jokatzerakoan Ivanchuk garaitu nuenean izan zen, izan ere momentu horretan, txapelketa irabazteko aukera nuela berriro sinetsi nuen”.

martes, 11 de octubre de 2011

Beyoncé vs. Anne Teresa de Keersmaeker

Abeslariak koreografaren pausuak erabili ditu bere azken singlearen bideoklipean


Izaskun MOYANO GARCIA

Anne Teresa de Keersmaekerrek Beyonce akusatu du dantzarako pausuak kopiatzearren. Abeslariak lehengo astean aurkeztu zuen "Countdown" abestiaren bideoklipa. Bertan, "Roses" lanean erabilitako pausu berdinak sartzea leporatu dio koreografak.

The Guardian egunkariak AceShowBiz.com izendatuz adierazi du antzekotasun handiak omen daudela Keersmaekerren koreografian eta  Beyoncéren videoclipean. 

"Ez dakit ezer honi buruz, eta ez nago haserretuta; baina hau iruzurra da" onartu du belgiarrak. Izan ere, inork ez omen dio pausuok erabiltzeko baimenik eskatu. Halaber, emaitza itsusi geratu zaiela kritikatu du, ume txiki batzuk hobeto egiten omen dutela gaineratuz.

Bestalde, Knowleseren bideoaren zuzendariak "lan oso ezberdinak" direla defendatzen du. "Beyoncéri erreferentzia batzuk eraman nizkion eta batzuk elkarrekin hautatu genituen. Gehienak germaniar dantza kontemporaneokoak ziren, sinistu ala ez" adierazi du.

Bideoan kopiatuta dauden pausuak "Rosas danst Rosas" eta "Atcherland" lanetakoak omen dira. Azken honek, Dance screen award saria irabazi zuen 1993an.