jueves, 1 de diciembre de 2011

Jose Luis Sampedro idazle bartzelonarra izan da 2011ko Letren Sari Nazionalaren irabazlea


Hainbat lan ekonomiko eta literario egin ditu ekonomilari, idazle, irakasle eta humanista honek; 15M mugimenduko suminduen erreferente ere bilakatu da

Ion MOÑUX
Jose Luis Sampedro idazle, irakasle, humanista eta ekonomilari kataluniarrak irabazi du 2011ko Letren Sari Nazionala irabazi du, literatura munduan egindako ibilbidea saritzeko. Kultura Ministerioak adierazi duenez, “gaztelerazko idazle garrantzitsuenetako bat da; baita XX. mendearen bigarren aldiko Espainiako erreferente intelektual eta moral bat”.

Jose Luis Sampedro, 2011ko Letren Sare Nazionala
Hainbat lan ekonomiko egin ditu Jose Luis Sampedrok; esaterako, ‘Principios prácticos de localización industrial’ (1957), ‘Realidad económica estructural’ (1959) edota ‘Las fuerzas de nuestro tiempo’ (1967). Beste hainbat literatura lan ere egin izan ditu idazle bartzelonarrak: ‘Octubre, octubre’ (1981), ‘La sonrisa etrusca’ (1985), ‘La vieja sirena’ (1990), ‘La ciencia y la vida’ (2008)….

Gainera, Stéphane Hessel idazlearen ‘Haserretu zaitezte!’ liburuaren atarikoa idatzi zuen Jose Luis Sampedrok. Egindako lan guztien eta esandako hitzen ondorioz, 15M mugimenduko suminduen erreferente intelektual eta morala bilakatu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario