viernes, 30 de septiembre de 2011

Pereza taldeak atseden hartuko du

Bakarkako lanetan aritzeko esperientzia bizi nahi omen dute taldekide biak

Madriltar bikotea banatu egingo da. Hala adierazu dute behintzat Ruben eta Leivak bideo baten bidez. Bakoitzak bere bidea jarraituko duela erabaki dute, inongo liskarrik izan ez dela medio.

Bizpahiru hilabete aurrerago proiektu berri baten prestaketan zebiltzan; baina krisi garaia dela eta, 2012an ez dute lan berririk aterako. Abesti ugari omen dituztela eta diska berri bakar bat osatzeko gai ez direla aitortu dute. 

"Atseden hartzeko, ikertzeko eta beste bide batzuk hartzeko momentua dela sentitzen dugu", Ruben. Pereza taldeko musikaria.

Hala eta guztiz ere, banaketa hau ez da betiko. Izan ere, 2012an kontzertuak herriz herri emateko batzea "kristona" izango litzatekeela onartu dute beraien web orrialdean.

"Animales", "Estrella Polar", "Voy a comerte" edota "Amelie" bezalako kantuen abeslariek euren artean "adiskidetasuna eta maitasuna" lehentasunezko elementuak direla aitortu dute.

Biak, Madrilgo auzoa den Alameda de Osunan bizi izan diren betiko lagunak dira. 1999. urtean talentuak batu eta hirugarren taldekide batekin, Tuli (bateria), beraien talde gogokoen abestiak bertsionatzen hasi ziren. 

Beranduago, 2001ean hain zuzen ere, sortu zen Pereza. Espainiako rock talde arrakastatsuenetarikoan bihurtu direlarik.




miércoles, 28 de septiembre de 2011

Pa Negre Oscar sarietan izango da

Katalunieraz grabatutako pelikula batek lehenengoz ordezkatuko du estatu espainiarra Hollywooden


Agusti Villarongaren filma atzerriko film onenaren lasterketan arituko da beste lan batzuekin batera. Benito Zambranoren La voz dormida eta Pedro Almodovarren La piel que habitorekin batera lehian izan ondoren 2011ko Goya sarietako irabazle nagusiak ordezkatuko du Espainia Oscar sarietan.

Emili Teixidorren eleberrian oinarrituta dagoen lana Katalunyan kokatzen da, posgerra garaian. Andreuk, alderdi galtzaileko ume batek, ama eta seme baten gorpuak aurkitzen ditu baso baten. Ondorioz, bere aita erruduntzat hartzen dute; eta honek, aitari laguntzeko, hiltzailea nor izan den ikertuko du. Bidean, Andreuk, bere baloreak alde batera utzi eta bere barnean aurkitzen den munstroa azaleratuko du.

"Uste nuena baino pozago nago" onartu du Villarongak. Etxean zegoela esan diote berria. Han egon baitira zuzendaria eta hainbat aktore Carta a Eva proiektu berriaren gidoia irakurtzen. Izan ere, Pa Negren protagonista izan den Nora Navasekin egingo du lan mallorkakoak oraingoan ere.

"Alfonbra gorria zapaltzea asko gustatuko litzaidake", Agusti Villaronga. Pa Negreko zuzendaria.

Gaur eguerdian Veronica Echegui eta Jose Coronado aktoreek esan dute Zine Akademiak aukeratutako irabazlearen izena. Judith Colell akademiako presidenteorderi ilusioa egiten omen dio erabakiak, bera katalana baita. Gainera, zuzendari hau "estatuko zinegile onenetarikoa" dela aitortu du. Halaber, Villarongak "La piel que habito garaie aterako zela uste nuen" onartu du.

Oscar sariak, otsailaren 26an banatuko dira Los Angeleseko Kodak antzokian. 







domingo, 25 de septiembre de 2011

800 milioi erabiltzaile baino gehiago izatera heldu da Facebook

Andy Samberg komikoa arduratu zen datua ematen Mark Zuckerbergez mozorratuta


Mundu osoko sare sozialik famatuenaren erabiltzaile kopuruak gora egiten ari da etengabe. Facebookek adierazi du, iada badirela 800 milioi erabiltzaile baino gehiago mundu osoan.
Erabiltzaile kopuru honen berri emailea Mark Zuckerberg izan zen, Facebookeko sortzailea. Berri hori, irailak 22an eman zen f8 izeneko konferentzian, San Franciscon, Kalifornia, Estatu Batuak.
Baina xelebreena, berri hori emateko modua izan zen. Egia esan, ez zen benetako Zuckerberg izan zifra egiaztatu zuena, baizik eta Andy Samber komikoa. "Saturday Night Live" programan Samberg komikoak Zuckerberg imitatzen du eta f8 konferentzian ere bera imitatzen hausartu zen.
Komikoa konferentziaren hasieraz arduratu zen umore kolpe batekin, baina horrez gain, facebookeko datu batzuen diapositibak erakutsi zituen eta horien artean 800 milioi erabiltzaileen datuak ikusi ziren. Horren ondoren, benetako Zuckerberg agertu zen datuei buruzko azalpen gehiago ematen.
Facebooken azkeneko zifra ofiziala 750 milioi erabiltzaileena izan zen. Datu hori abuztuan eman zen sare sozialean jarritako iragarkietan.
“Timeline” herraminta berria

Konferentzian “Timeline” izeneko herraminta berria aurkeztu zen ere, herraminta honek sare sozialeko jarduera guztia laburtzen du, Zuckerbergek esan zuen bezala “ gure bizitzako istorioa”.


Michael Jacksonen semeak, Princek, enkantean jarriko du “Bad” albumaren eskuizkribua


Salmentarekin lortuko den dirua arazoak dituzten haurrei zuzenduta egongo da



Prince Jacksonek Berlinen aurkeztu du bere aitaren "Bad" albumaren eskuizkribua. Eskuz idatzitako eskuizkribu hau enkantean jarri du Jacksonen seme nagusienak eta lortuko den dirua arazoak dituzten umeei bideratuta egongo da. Enkantearen amaiera, Alemanian ospatuko den Bambi zarietan izango da azaroak 10ean.



Hamargarren ediziora heldu dira Bambi zariak eta aurten 800 gonbidatu espero dira. Gehienak, Alemaniako aurpegi ezagunak eta famatuak izango dira.

"Bad" albuma 1987.urtean idatzi zuen Michael Jacsonek. Honek 30 milio kopia lortu zituen eta 5 abestik lehenengo postua lortu zuten Estatu Batuetako zerrendetan.

Sormen eta ikuspegi berridun pertsonek lortzen dute Bambi zaria, gainera euren lorpenak eta ekitaldiak hedabideetan agertu behar izan dira. Michael Jackson espektakulu gizona zenez, Princek enkantearen amaiera zari hauetan izatea erabaki du eta eskuizkribuarekin lortuko den dirua, pribilegio gabedun haurrei  bideratuta egongo da. Dirua, Bambi fundazioak eta emakumeentzako "Bunte" aldizkariak kudeatuko dute.

Famatuen laguntzak

2009an hil zen Pop erregeak behin baino gehiagotan parte hartu zuen Bambi fundazioaren laguntzetan. Aurten, "Bad" albumaz gain, beste famatu batzuen objektuak ere enkartean jarriko dira. Justin Bieberren jaka bat eta Jens Lehmannen, alemaniar selekzioko atezain ohiaran, eskularrua.

sábado, 24 de septiembre de 2011

Euskadiko andaluziarren XXII. topaketak egin dira Arrasaten

Musika emanaldi interesgarriak eskaini eta afaria egin dute andaluziarrek, eta Arrasateko alkatea eta Patxi Lopez lehendakaria izan dira besteak beste jaialdian
Euskadiko andaluziarren XXII. topaketak hasi ziren Arrasaten irailak 24an, ostiralean. Jaialdiak, aste-bukaera guztia hartu du eta domekan eman zaie itxiera 19:30etan. Euskadiko andaluziarren elkarteen federazioko Al-Andalus elkartea izan da ekitaldiaren antolatzeilea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden hamahiru elkarteetako jendea hurbildu da aste-bukaera honetan zentro kultural bihurtu den Arrasate herrira.
Ospakizunerako 1.000 metro karratuko karpa bat jarri dute, eta bertan egin dira antolatu dituzten ekitaldi guztiak; hala nola, musika emanaldiak, dantza ikuskizunak eta afaria. Musika emanaldiak 'Una noche sin Sabina' taldeak eta Maria de la Colinak eskaini dituzte zapatuan eta domekan, hurrenez hurren. Zapatuan ere egin den afarian 500 pertsona inguru elkartu dira, eta domekan meza izan da Arrasateko San Frantzisko elizan.
Urtero egiten duten bezala, aurten ere Andaluziako herri bat gonbidatu dute Arrasateko topaketara, eta oraingoan, Kordobako Montilla herria izan da. Gainera, ‘Pueblo de Montilla’ izeneko erakusketa bat ere izan da ekitaldian. Montilla herriko alkateordeaz gain, Arrasateko alkatea, Euskadiko andaluziarren elkarteak dituzten beste herri batzuetako alkateak eta EAEko lehendakaria den Patxi Lopez izan dira XXII. topaketa honetan.

Kukutza III gaztetxearen amaiera



Asteazkeneko hustutze egunetik hasita, hainbat manifestazio eta protesta egin dira Bilboko Errekalde auzoan azken egunotan; Ertzaintza gogor jazartu da manifestarien aurka

Kukutza III gaztetxea bota aurretik

Errekaldeko Errekaldeberriz auzo-elkarteko bizilagunek Kukutza III gaztetxea ez botatzeko eskaera egin zuten arren, epaileak eraikina eraisteko baimena eman zuen irailak 24ko goizean, ostirala. Erabaki hori dela eta, egun berean jende ugari bildu zen Errekalde auzoan Kukutzaren aldeko manifestazioa hasteko. 
Manifestazioak ez zuen asko iraun, Ertzainek ez baitzuten utzi. Errekalden bertan, eta geroago Bilboko beste txoko batzuetan, Ertzainek gogor egin zuten “manifestarien” kontra. Irola irrati librera -107,5 FM- deitu zutenen arabera, Bilbokoak kaos bat zirudien; "Ertzainak zeuden alde guztietatik, biltzen zen jende multzo guztiei erasotzen". Bertan egondakoek jakinarazi dutenez, eguerdiko hiruretatik hasita, gabe-arte ez ziren sirenen eta Ertzainen boladun pistolen zaratak isildu. Berriak jakinarazi zuenez, Errekaldeko tabernetan, osasun etxean eta tren geltokian sartu dira poliziak kolpeka. Ostiral honetan 31 pertsona izan dira atxilotuak.

Kukutzaren eraisketa, irailak 23an

Bilboko edukiontzi askok errepidearen erdian botata amaitu zuten, eta batzuk sutan Errekalden, Indautxun, Abandon eta Alde Zaharrean. Irola Irratira deitu zuten batzuk zalantzan zeuden ea zeintzuk ziren edukiontzi horietako batzuk mugitu zituztenak, Kukutzaren aldeko manifestari batzuk ala manifestarien artean sartutako Ertzainak. Iritziak denetarikoak izan ziren.
Erreferente kulturala
Entsaiu lokal bat, ziber-liburutegia, barazki jantoki herrikoia, arroparen trukerako gunea, eskultura tailerra, antzerki entsaialekua, rokodromoa, gimnasioa, dantza lokala... Hauek dira Kukutza III gaztetxeak auzo eta herri guztiarentzat erabilgarri zituen guneak, eta gune bakoitza kolektibo ezberdinez gestionatuta zegoen. Errekaldeberriz auzo-elkartearen hitzetan, "gazteen okupazioak eraikinaren mantentzea ahalbidetu du, egin dituzten kontserbazio lan handiengatik; hori bera esan dute 80 arkitektok".

viernes, 23 de septiembre de 2011

George Michael abeslaria izango da BECen

"Symphonica: The Orchestral Tour" biran dihardu eta Barakaldoko hiri bizkaitarretik pasatuko da


George Michael izango da Barakaldoko BECen bihar. Abeslariak, bereak diren abesti klasikoak eta baita beste batzuenak ere kantatuko ditu. Honetarako, aldamenean izango du orkestra sinfonikoa.



"Betidanik nahi izan dut orkestra sinfoniko batekin abestu, nire ahotsa benetan erabil dezadan" azaldu du abeslariak. Izan ere, dantzarako musika eta ahotsa omen ditu exploratzeke.


Duela hiru urte aritu zen Europan azkenekoz, eta abuztuan Pragako Opera Housen hasitako eta 62 data dituen birarekin bueltatzen da britainiarra. Izan ere, txartel guztiak saldu ditu eta jarraitzaileen onespenarekin dator.

"Abesten hasi nintzenean ere ez nengoen hain urduri" onartu du Michaelek. Bere jarraitzaileak desengainurik ez hartzeak, kritikak baino gehiago kezkatzen omen dutela ere gaineratu du. 

Orain arte emandako kontzertuetan arrakasta eman zioten abestiak kantatu ditu; "Freedom", "Patience", "Amazing" edo "Though", besteak beste. Baina oraingoan pieza berriak interpretatuko ditu, soul eta jazz estiloekin gogatzera ausartu da. 

Georgios Kyriacos Panayioutou (bere benetako izena, greziarra), Wham! taldearekin ezinbestekoa zen osagai bat izatetik, aparteko edertasun lirikoa, benetako emozioa eta soinu paregabea transmititzen dituen bakarlaria izatera pasatu dela onartu du Last Tour International sustatzaileak. Izan ere, ehun milioi diska baino gehiago saldu ditu 30 urtetan.





http://www.youtube.com/watch?v=MGCakLEOCas

jueves, 22 de septiembre de 2011

R.E.M. musika taldea banatu egingo da

31 urteren ostean ez omen dakite zer egin eta proiektuarekin aurrera jarraitzeko nekatuta omen daude


Michael Stipe lider duen taldeak beraien proiektua albo batera utziko duela adierazi du webgunearen bidez . "Losing my religion", "Low" edota "Shiny Happy People" bezalako abestien sortzaileak agur esango diote jarraitzaileei.

Twittereko kontuan jarritako ohar baten bidez esan dute euren karrera musikal arrakastatsuari amaiera emango diotela. Izan ere, hamalau disko atera dituzte, hainbat konpilaziorekin. Gainera zuzenekoetan kritika onak jaso izan dituzte. 

Proiektuarekin amaitzeko momentua dela onartu du Mike Mills taldeko bajoak. "Gure musikarekin emozionatu diren guztiei, gure eskerrik beroena" estimatu dute musikariek. 

Taldekideak bizitza osoko lagunak dira eta eta elkarrekin konspiratzeko aukera izatea baloratzen dute, horregatik erabaki baitute taldea banatzea. 

R.E.M.ek 1988an "Dokument" diskoa argitaratzeaz batera, milioi bat kopia saldu zituen. Honezkeroztik, onarpenak, futbol zelaien betetzeak... ugariak izan dira. Baina 1991an azken 30 urteetako pop talde ezagunenetarikoan bilakatu zien Warnerekin sinatutako kontratu multimilionarioarekin batera. 

Gainera, hainbat Sonic Youth, Radiohead edota Nirvana bezalako taldeentzat jarraitzeko eredua ziren. Izan ere, Kurt Kobain asko harritu zuen Stipek oinak lurrean zeramatzala ikusteak eta famak berarengan inolako eraginik ez izateak.

"Colapse into now" da taldearen azken diskoa eta izenak berak adierazten duenez, beraien karrera musikalari amaiera ematen dion ikurra izan daiteke.

"Gure esker ona goraipatuz, bagoaz, eta lortu dugunaz oso harrituta" esanez agur esan digu pop talde historikoak.




http://www.youtube.com/watch?v=if-UzXIQ5vw&ob=av2e

lunes, 19 de septiembre de 2011

Irailaren 15ean San Martin Agirre jaietako danborrada egin zen Bergaran

Azken momentuetan euria egin zuen arren, euri tantek ez zuten San Martin Agirre frantziskotarraren omenez urtero egiten den danborrada eta gero festa zapuztu

San Martin Agirreren gurutziltzapenaren antzezlana

Urtero bezala, Bergarako herritarrek San Martin Agirre jaietako danborradaz gozatzeko aukera izan zuten irailaren 15ean, eguena. Danborrak eta beharrezko guztiak behin hartuta, Bergarako kaleetatik barrena abiatu zen danborrada 22:30etan, amaiera aldera euriak lagunduta. Ibilbidea herriko San Martin Agirre plazan amaitu zen eta bertan antzeztu zuten urteroko ‘Bergarako semea’ deritzoten San Martin Agirre frantziskotarraren gurutziltzatzea.
Danborradan hainbat elkartek hartzen dute parte, eta hauekin batera Udal Musika Bandako musikariak eta bestelako antzezleak. Azken horiek, japoniar eta frantziskotarren ibilbidea eta San Martin Agirreren heriotza irudikatu zuten, izan ere, 1957an, Japongo Nagasaki hirian 26 frantziskotar gurutziltzatu zituzten, horien artean San Martin Agirre.
Hurrengo egunean, irailak 16, umeen danborrada ere izan zen beti bezala. Arratsaldeko seietan hasita, 270 neska-mutilek danborren zarata herriko txokoetara eraman zuten, nola ez, Musika Eskolako Bandak lagunduta. Gaztetxoenek ere, Japongo enperadorearen karrozarekin eta japoniarren menpean zeuden frantziskotarrekin, helduen helduen danborradako antzezlan berdina egin zuten.

70 danbor gehiago
Aurtengo danborradan, urteroko elkarteez gain beste bat batu zen: Bergarako Gaztetxea. Gaztetxeko kamisetekin, txapelekin, eta batzuk Bergarako tipikoak diren mahoizko praka eta gonekin jantzita, 70 bat gazte inguru elkartu ziren Gaztetxean. Bertan afaldu ostean, danborradako beste partaide guztiekin batera, danborradari ekin zion koadrilak ezarritako orduan.
Bergarako Gaztetxeko danborrariak

domingo, 18 de septiembre de 2011

Glenn Closeek Donostia Zaria jasoko du 59 Donostia zinemaldian

“Albert Nobbs” pelikula aurkeztu du Glenn Closek
Gleen Close aktoresa estatubatuarra larunbatean heldu zen Donostiara eta igandean Donostia Zinemaldiko saria jaso du Kursalean 21:30etan hasiko den ekitaldian. Saria batzeaz gain, lehiaketatik kanpo dagoen " Albert Nobbs" pelikula aurkeztuko du.
Aktoresak bost izendapen izan ditu oscarretan, baina ez du bat ere ez eskuratu. Horregatik, jaialdi ospetsu honetan esagutua izatea oso unkigarria dela esan du.
Sari honekin, Donostia saria jaso duten akotre eta aktoresen zerrendan sartsen da, Julia Roberts (2010), Maryl Streep (2008), Wooddy Allen (2004), Francis Ford Coppola (2002), Robert De Niro (2000), Lauren Bacall (1992), Bette Davis (1989) eta Gregory Peck (1986) bezala.
Prentsaurrekoan, Closek "Albert Nobbs" pelikula aurkeztu du. Film honen zuzendaria Rodrigo Garcia kolombiarra da, eta aktoresak adierazi du gustuko izan duela zuzendariaren esanetan lan egitea. Gainera, Gleen Closen bere papera ondo esagutzen zuen, duela 20 urte paper berdina interpretatu zuelako antzerkian.
Pelikula XIX.mendiko Irlandan girotuta dago eta Gleen Closeek hotel batean lan portu bat lortzeko gizonez mozorratu behar duen emakume bat interpretatzen du. Aktoresak pelikula hau biziraupen istorio bat bezala kontsideratzen du.
Estreinaldiak
" Take this Walts" pelikula estreinatzen da Michelle Williamsekin eta Sara Polleyk zuzenduta. "Shame" filmak ere bere eguna izango du eta Steve McQueen ekarriko du zinemaldira, berak zuzendu baitu filma.

 

2011ko Galdakaoko Santa Krutzak bukatu egin dira

Jaietako azken kontzertua Kataluniako La pegatina taldeak eskaini zuen



Irailak 9an hasi ziren 2011ko Galdakaoko jaiak eta 9 egun jaietan egon ondoren, irailak 18an bukatu egin dira. La pegatina taldeak berain musika eskaini zuten Galdakaoko Jaietako azken kontzertuan.
Festa hitza entzuten dugun bakoitzean, gaua datorkigu burura, baina Galdakaoko Santa Krutzek jaia dute gau eta egun. Izan ere, astean zehar hainbat jarduera gozatzeko aukera izan zuten galdakoztarrek, bazkariak, euskal dantzak, kirol jarduerak, bertsolariak…

Galdakaoko udaletxeak  kontzertua emateko aukera eman zioten hainbat talde galdakoztarrei. Dalekeaunrespira, El desván de..., Kegrand Band eta Sin Rumba Fija izan ziren zorionekoak. Baina herriko taldeez gain, talde ezagunagoek ere gaua girotu zuten. Bizardunak, Txapelpunk, Zea Mays eta La pegatina izan ziren aurtengo talde indartsuak.
Azken kontzertua La pegatina talde kataluniarrak eman zuen eta Ardanza Lendakari parkea jendez gainezka egotea lortu zuten. Bi orduz aritu ziren abesten eta ikuskizuna emanten jendeak haien abestiak abesten zituzten bitartean.

Kuadrillen XIII txapelketa
Galdakaoko gazteak animatzeko, udaletxeak hainbat jolas antolatzen ditu kuadrillek parte har dezaten. Jolas horien bitartez, kuadrillek puntuak irabazten dituzte. Azkenengo egunean puntu gehien dituen kuadrilla irabazlea aldarrikatzen da eta ospeaz gain 515€ irabazten ditu.

Mikel Urdangarin kantautorea izan zen Bergarako Gaztetxean

Bergarako Gaztetxeak 'Egubakoitzak kartzelan' ekimena aurrera eraman zuenetik kontzertu pila bat egin dira ostiralero bertako eszenatokian


Bergarako Gaztetxean ostiralero ospatzen den 'Egubakoitzak kartzelan' ekimenean jo zuen Mikel Urdangarin kantautore zornotzarrak. Hasiera batean, astebete lehenago jotzekoa zen abeslaria 'Ekaitz' Bergararrarekin batera, baina gripea zela eta kontzertua irailaren 16ra atzeratu behar izan zuten.

Kontzertua gabeko hamarretan hasi zen, eta ekimeneko musika saioak Gaztetxeko kanpo eszenatokian izatekoak baziren arren, euria dela eta, honakoa barruko eszenatokian egin zen. Zornotzarraren eta beste artista guztien kontzertuak Txapa Irratiaren bitartez - 97,2 FM - zuzenean entzuteko aukera dute irrati libre honen entzuleek.

San Martin Agirre jaiekin batera antolatutako kontzertuak jende asko elkartu zuen Bergarako kartzela zaharra izan zen Gaztetxean; hori dela eta, batzuek zutik ikusi behar izan zuten. Ekimeneko kontzertu guztiak bezala, Mikel Urdangarinena ere lasaia izan zen, hori baita hain zuzen antolatu zutenen helburua, ostiralero artista desberdinen kontzertu lasaiak eskaintzea.

Iraileko artistak

'Egubakoitzak kartzelan' bigarren edizioak hainbat kontzertu antolatu ditu irailerako. Lehenengo ostiralean, irailak 2an, 'Civil Love' bezala ezagututako Urko Eizmendu bakarlaria eta Donostiako 'Giorgio Bassmatti' folk bakarlaria izan ziren. Irailak 9an, 'Garate' eta Ubera ezizenarekin ezagututako 'Ekaitz' bakarlari bergararrek ere musika saio bikaina eskaini zuten kartzela zaharrean. Hurrengo astean, Mikel Urdangarin izan zen protagonista, eta irailak 23an, 'Napoka Iria' Eibarreko bikote akustikoa eta Laudioko Igor Arzuaga, 'Mara', izango dira. Amaitzeko, 'Azkaiter Pelox' bakarlari bergararrak eta 'Saioa' legorretarrak bigarren edizio honetako azken kontzertua eskainiko dute.


viernes, 16 de septiembre de 2011

Bermeotarrek Esne Beltza dastatu zuten bart

Musika talde gipuzkoarrak Bermeo mugiarazi zuen bere abesti biziekin


Reggae, ska eta hip hop bezalako estilo musikalak tartekatuz Esne Beltza taldeak kostaldeko herria dantzan jarri zuen atzo. Izan ere, Lamera parkea jendez bete zen, erritmo bizkorrekin gozatzeko asmoz.

Gaueko hamarretan hasi zen kontzertua, baina lehendabizi Nores talde herrikoiak animatu zituen han zeudenak. Ondoren, trikitilari modernoen txanda iritsi zen. Bertako zaleek besoak zabalik hartu zituzten. Izan ere, jendeak abesti guztiak bata bestearen atzetik kantatzen zituen.

Arratsalde osoan euria etengabe aritzeak kontzertua eteteko arriskua zekarren. Izan ere, goizean izandako beroak itsasoko galerna bat ekarri zuen, Nagusien Danborrada zapuztuz. Hala eta guztiz ere, kontzertuak hasi baino lehen atertu zuen.

Taldeak Eskuekin, Gogoak edota Bozgorailuetatik bezalako abesti ezagunak jotzeaz gain, reggaeton estiloko abestiren batekin ere ausartu zen. Bestalde, kantuen bertsio bat edo beste ere egin zituzten, taula gainetik teknikarien txokora etengabe mugituz. Bai musikariak eta bai jarraitzaileak gelditu gabe aritu ziren kontzertuak iraun zue bitartean.

Hala ere, kontzertu erdian, arazo tekniko batzuk zirela medio, soinua hondatu zen. Baina Xabi Solano abeslari eta trikitilariak egoera kontrolpean mantendu zuen. Ikusi Mendizaleak abestia jo zuen trikitixarekin eta bermeotarrek jarraitu zioten, teknikariak bere horretan zeuden bitartean. Zorionez, minutu pare batzuen buruan arazoa konpondu eta kontzertuak aurrera jarraitu zuen.

Esne Beltza taldeak hainbat instrumentu tartekatzen ditu: tronboia, trikitixa, kitarra, panderoa, baxua, teklatua, bateria eta tronpeta. Baina hauen guztiez gain, DJak sortutako erritmoak dantzatzen dituen street danceko dantzaria ere badago; ikuskizuna ikusgarriago egiteko. 

Ordu batak aldera amaitu zen kontzertua. Taldeak eskerrak eman zizkien bermeotarrei, eta hauek "beste bat" oihukatuz agurtu zituzten.



martes, 13 de septiembre de 2011

Adele abeslariak jarriko du ahotsa 007 agentearen esanetara

Soul musikaren erreginak arrakasta handia lortu du azken denboraldi honetan


Artista britainiarra izango da "Bond neska" berria. Izan ere, berak jarriko dio ahotsa 007 agentearen pelikula berriko bandari. Hasieran zurrumurrua baino ez zena oraingoan baieztatu egin da. 

Abeslariaren esanetan, azaroan bertan hasiko da grabatzen filmeko abesti nagusia. Hori da behintzat nahi gabe aitortu diona The Sun aldizkariari.

Dagoeneko Adelek bere disko eta ahotsaren bidez konkistatu du mundu osoko jendea. Hamalau milioi izan dira 23 urteko gazteak orain arte saldu dituen diskoak. Izan ere, izugarria izan da britainiarrak lehen albuma ("19") plazaratu zuenetik lortutako arrakasta. Ondoren ("21") lana merkaturatu zuen mundu mailan ezagun bihurtuz. Diskoen izenak, momentu horietan zituen adinak dira.

Britainiar gazteak eskuratutako sariak

Arrakasta handi horren erakusgarri dira abeslariak lortu dituen hainbat sari. Aurtengo MTV Video Music Awards sarietan zazpi izendapenetik hirutan atera zen garaile. 

Horrez gain, bi Grammy ere baditu. Bata, 2009ko artista berri onenarena; eta bestea, urte bereko emakumezko ahots onenarena. Bestalde, kritika bereziaren Brit saria ere badauka.