jueves, 1 de diciembre de 2011

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna 44 euskal emakume historikoen omenez ospatuko da


Herri gehienetan egun hau ospatzeko hainbat ekimen antolatu dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiak euskarazko bi abesti egiten dituen taldeen arteko lehiaketa bat antolatu du

Ion MOÑUX
Euskararen Nazioarteko Eguna izango da urtero bezala abenduaren 3an, aurten zapatua izango dena. Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen den egun berezi hau dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte euskal aldundi edota udaletxeek.

Euskararen Egun hau emakumeei zuzendua egongo da. Burura datozkigun pertsonai historiko gehienak gizonezkoak direla ohartuta, Eusko Ikaskuntzak ekimen berritzaile bat jarri du abian. "Euskal Herriko historia markatu duten emakume guztiei omenaldia" eskaini nahi diela jakinarazi du erakundeak. 

Historian zehar bere aztarna utzi duten emakumeen zerrenda bat burutu du erakundeak Lola Valverde Lamsfus historialariaren laguntzarekin; eta zerrenda horrek 44 emakume euskaldun hartzen dit bere baitan.

Bestalde, Euskararen egunak musikaren lotura bat finkatu nahi izan du, eta euskarazko bi abesti aurkeztu dituen 52 taldek parte  hartu duten lehiaketa bat antolatu dute, 'Banden lehia 2011'

Finalistek, bozketa popularraren bidez hautatua, Billborock salan joko dute Gose taldearen ostean. Irabazleak, BBKLive jaialdian jotzeko aukera, eta 2.000 eurotako diru-txekea eta i-Pod Touch-ak irabaziko ditu. Helburua “taldeak euskaraz jotzera animatzea, eta euskaraz joten dute taldeak promozionatzea” dela adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Saileko zuzendari Miren Dobaranek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario