domingo, 18 de diciembre de 2011

Barçaren filosofia garaile Santiago Bernabeun

Real Madrilek lehenengo minutuan sartu zuen gola hara ere Barcelonak eraman zituen hiru puntuak

Nekane MIMENZA ETXEBARRI
 
 Barcelonaren ´tiki taka` filosofiak irabazi zuen Santiago Bernabeun aurtengo ligaren lehenengo klasikoan. Real Madrilek golik azkarrena sartu arren, Barça berehala altxatu zen golpe gogor horretaz eta beste hiru gol sartu zituen partiduaren txapelduna bilakatuz. Real Madril faborito bezala ematen zuten gehienek baina Barçak autoritate golpe bat eman zuen eta hiru puntuak etxera eraman zituen. 



Mourinoren taldeak inoiz amestutako hasiera izan zuten, izan ere Victor Valdesen huts egiten larri baten ostean, 25.segunduan Benzemak lehenengo gola sartu zuen, galaktikoen golik azkarrena. Real Madril zaleek gol hori ikusita partida berenganatuta zutela uste zuten, hala ere Guardiolaren taldeak gogor jarraitu zuen eta inolako beldurrik gabe Messik 6.minutuan lehenengo sustoa eman zien baina Iker Casillasek baloia kornerrera bidali zuen. 



Minutu batzuk beranduago (22.minutuan) Ikerrek berriro baloia ukabilekin desbideratu zuen Xavik botatako jaurtiketa zuzen batean. Barçak partiduaren kontrola zeukan eta kontrol horren saria jaso zuen Alexis Sanchezek taldearen lehenengo gola sartu zuenean Messiren pase baten ostean. 1-1eko markagailu horrekin atsedenaldia heldu zen.


Atsedenaldia eta gero, Barcelona gustura zebilen zelaian eta Xavik 1-2ekoa jarri zuen markagailuan (52.minutuan). Areatik kanpo jaurtiketa egin zuen eta baloiak Marceloren hankan jo ostean Real Madrilen ate barrura sartu zen.


Real Madrilek ezin zuen sinetsi, 15 partidu galdu gabe egotetik eta klasikoa irabazteko faboritoak izatetik Barçaren atzetik zihoazen. Gainera. Alexisek (61minutuan) eta Messik (64.minutuan) gol aukera izan zuten hirugarrena sartzeko. Cristiano Ronaldoak ere bere aukera izan zuen berdinketa lortzeko, buruz jotako jokaldi batean.

Hainbeste aukera izan eta gero Guardiolaren taldearen hirugarren gola laster helduko zen eta 65.minutuan Cesck izugarrizko gola sartu zuen. Dani Alvesen erdiraketa zoragarri baten ostean, Cesc azkar baino azkarrago sartu zen bigarren zutoinera eta buruarekin jotako baloia berriro ere sare barrura sartu zen. 



Hiru puntuak geroz eta hurbilago zeuden, baina 83.minutuan Kakak susto itzela eman zien blaugraneai, gol aukera garbia izan zuelako.

Klasikoaren amaiera heldu zen eta Guardiolaren jokalariek gogotsu ospatzen zuten garaipena Real Madril zale amorratuen aurrean. Emaitza honekin sailkapena bero-bero jarri da izan ere bi talde handiak puntuetan berdinduta daude.


No hay comentarios:

Publicar un comentario