sábado, 17 de diciembre de 2011

Berriz ere Bartzelona garaile Santiago Bernabeun


Partidu klasikoa 1-3 galdu du Real Madrilek, partidua hasi eta 22 segundora gol batekin hasi ziren arren

Ion MOÑUX
Alde batetik edo bestetik, beti entzuten dira Real Madril eta Bartzelona taldeen inguruko berri, erreportaje edota txutxu-mutxuak. Hainbat egun lehenago behin eta berriz klasikoaren berri eman ostean, jokatu zen azkenean pasa den larunbatean, abenduak 11, hainbat eta hainbat futbol zale zain zeuden “mendeko partida”. 

Santiago Bernabeu estadioan tentsioz betetako etengabeko norgehiagoka izan zen Real Madril eta Bartzelona futbol taldeen artean. Azkenean, 1-3 gailendu zen talde kataluniarra, nahiz eta 22. segundoan, klasikoan izandako golik azkarrenak ezustekoan harrapatu talde blaugrana. Golaren autorea, Karim Benzema frantziarra izan zen, eta Victor Valdes Bartzelonako atezainaren akats bat izan zen golaren aurrekaria.
Karim Benzema, 22. segunduko gola ospatzen
Hasiera batean Real Madrilek ondo presionatu zuen arren, 29. Minutuan berdinketa lortu zuen. Messik asistentzia egin zion Alexis Sanchez aurrelari txiletarrari eta honek ez zuen hutsik egin atezaintzaren aurrean. Markagailuan 1-1 jarri zenetik lehenengo zatia amaitu zen arte, Bartzelona izan zen nagusi Santiago Bernabeun.

Bigarren zatian, Bartzelonak Madrilekiko zeukan hegemonia erakutsi zuen. Xavik kataluniarren bigarren gola egin zuen 7. minutuan. Honek egindako jaurtiketak, Marcelo jo zuen eta ondorioz baloia desbideratu egin zen aterantz bideratuz. Alexisek gola egiteko beste aukera bat izan zuen 16. minutuan, baina Casillasen eskuetan amaitu zuen baloiak. Hiru minutu geroago, Cristiano Ronaldok markagailua berdintzeko aukera izan zuen, baina ez zuen lortu.
Bartzelonako jokalariak Alexisen gola ospatzen
65. minutuan Dani Alvesek egindako asistentzia bati erantzunez, Cesc Fabregas agertu zen eta buruarekin errematatuz, talde hirugarren gola sartzea lortu zuen. Bartzelonak argi erakutsi zuen bere kalitatea eta indarra, eta Real Madrilek, beste behin, ezin izan zien aurre egin kataluniarrei. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario