domingo, 18 de diciembre de 2011

Herri ametsa

Usansolok hainbeste desira duen segregazioa geroz eta hurbilago du

Nekane MIMENZA ETXEBARRI


Herri izaera duen Usansolo auzoak segregazio lortu nahi du, hau da, Galdakotik banatu nahi da Bizkaiko 113. herria izateko. Horretarako, 90.hamarkadan hasitako segregazio helburua zuen plataforma gaur egun martxan jarri da. Segregazio prozesuaren lehengo pausoa martxoak 22ko udal hauteskundeetan parte hartzea izan zen.  Parte hartzea lortu ondoren eta Galdakaoko udaletxean botoa edukitzeko eskubidea izan ondoren, segregazioren bidean hasiko dira.  Usansolo herri bihurtzearen esperantza pil-pilean dabil.



Galdakotik hiru kilometrotara dago Usansolo eta 4500 biztanle inguru ditu. Nahiz eta oraindik auzo izaten jarraitu, komunikazio gune ona da, Bilbotik hamabost minututara dago trenez eta ospitalea ere bertan dagoenez, garraiobide publiko asko du. Garraio publiko guzti hauekin jendeak bizitza soziala Usansolotik kanpo egiten du, horregatik Usansolo lasaia dela adierazi du Jesusa Barandikak, Usansoloko 77 urteko auzokideak. Hala ere, tabernetan eta kalean egotea atsegin dute usansolotar gazteek.



90.hamarkadako segregazio prozesua

 90.hamarkadako segregazioaren bultzatzaileek gaur egungo gazteei indarra ematen die. Alberto Garai, Joseba Artetxe eta Jose Mari Mimenza usansolotarrak dira antzinako mugimenduan parte hartu zuten batzuk. 


“Usansolo nortasuna duen herria da, eta gu

 usansolotarrak sentitzen gara, ez galdakoztarrak”

Joseba Epaltza, Usansolo Herria plataformaren kidea




 Segregazioaren mugimendua 1987 urte inguruan hasi zen. Parte hartzaileak hasieran herriko plazan elkartzen ziren eta astero asanbladak egiten zituzten. “ Gauzak legalki egiteko aukerari boto bat eman genion Diputazioari laguntza eskatuz”  dio Alberto Garaik. Baina laguntza askorik izan ez zutenez, beste bide bat aukeratzea erabaki zuten, sinadura bilketa hain zuzen ere. Etxez etxe ibili ziren eta biztanlegoaren %85ko babesa lortu zuten. Sinadura guzti horiekin Galdakaoko Udaletxean bozkatzeko eskubidea zuten eta horretarako EAJko bi Usansolotar aukeratu ziren. Gezurra badirudi ere, Usansoloren segregazioa proposatu zenean, udaletxean, bi usansolotar horien botoa ezezkoa izan zen. Ahalegin guztiak egin eta gero, EAJko ezezkoa jaso ondoren, Usansolo herri bihurtzearen esperantza galdu egin zen.

Usansolo Herria plataforma




Hainbat usansolotar hamarkada batzuk atzerago bizi izan zen segregazio prozesua berreskuratzen ari dira, eta horretarako plataforma berri bat jarri da martxan. Usansolo Herria izeneko plataformaren partaidetako bat Jagoba Epalza dugu. Plataforma honen helburua Usansoloren segregazioa lortzea da eta modu horretan usansolotarrak herritar sentitzea era ofizial batean.  Usansolo nortasuna duen herria da, “gu usansolotarrak sentitzen gara, ez galdakoztarrak” dio du Epalzak. 


Usansoloren segregazioa ezker abertzaleak udal hauteskundetan parte hartzeko koartada dela dio Usansoloko EAJk. Hala ere, EAJk ere dio edozein partidu politiko aurkeztu daitekeela udal hauteskundeetara baina inolako iruzurrik gabe. 


Usansolo Herria plataformak adierazpen horiei bere erantzuna eman die, plataformaren alde ospatzen diren asanbladetan pluraltasuna dela nagusi dio Jagoba Epaltzak, eta bakoitzaren ideologiak alde batera uzten direla. Lortu nahi den gauza bakarra Usansolok udaletxe propio izatea baita gehitu du Epaltzak.



Lamintxu Gazte asanblada


Usansoloko gazteak martzan daude, Lamintxu gazte asanbladan, euren herriko arazoez jabetuta konponbideak bilatu nahi dituzte. Epaltza bertako kide da, baita Jon Martinez ere, eta buru belarri lanean dabiltzala deritzote. Jende pila bat etorri da bizitzera Usansolora eta historia ez dute ezagutzen, “ usansolotarren sentimendua transmititzen ahalegintzen gara”  dio Jon Martinezek. Horretaz gain, herriaren egoera hobetu dadin lan egiten dute gazte asanblada honetan: “ esaterako, kultur etxe bat badugu, baina ez dugu aretorik gazteen kontzertuak, bertso saioak edota antzerkiak egiteko” gehitu du Jon Martinezek. Joan den hamarkadako segregazio prozesua hasi zutenek diote harro daudela gaur egungo gazteek egiten ari diren lanarekin.



“Usansolotarrek beraien herria maite dutelako

egiten dituzte hainbeste ahalegin dio”

Joseba Epaltza, Usansolo Herria plataformaren kidea




Segregazioa ez emateko arrazoiak

Usansolok antzina industria alorrean garrantzi handi izan zuen, meatoki eta burdinolak zituelako, horregatik beti izan da ekonomikoki burujabe. Galdakaok ordea industria kendu zuen bertatik, horrela apurka-apurka auzoa industria barik geldituz. Estrategia horrekin, Galdakaok Usansolo baztertu nahi zuela dio Joseba Artetxek. Orain, gainera, Galdakaok ia ez du eraikitzeko lurrik, eta Usansolon eraikitzen ari dira. Bestetik, Usansolon dagoen ospitalea galdakoztarrena dela diote baina usansolotarrek eurena dela kontsideratzen dute. Segregazioa ez onartzearen arrazoia, puntu guzti horietan daude. “ Usansolon eraikinak eraikitzen badituzte eta Usansolo Galdakotik banatzen bada, herriak ekonomikoi diru asko galduko luke eta jada ez lukete ospitale propiorik izango, horrek dakarren diru guztiarekin ” adierazi du Joseba Artetxek. Beraz Usansoloren banaketa oztopatzeko arrazoi nagusia interes ekonomikoak direla gehitu du Artetxek.



Usansolok maitzaren 22an ospatu ziren udal hauteskundeetan parte hartu nahi zuen segregazio prozesua martxan jartzeko, baina horretarako 500 sinadura lortu behar zituen. Galdakaon erroldatuta dagoen edonork sinatu zezaken Galdakaoko udaletxean eta notarioan martxoak 18rarte. “ Esperantza handia genuen beharrezko sinadura horiek lortzean ” dio Jagoba Epaltzak, Usansolo Herriaren partaideak. Ez zituzten 500 sinadura bakarrik lortu, 1000 sinadura gehiago baizik, hori dela eta udaletxean ordezkapena du Usansolok. Apirilak 15ean ospatutako asanbladan, ordezkoa aukeratu zen, Itxaso Gutierrez. Gainera, maiatzaren 22ko hauteskundeetan Usansolo Herriak bi zinegotzi lortu zituen Galdakaoko udaletxean egoteko.


Usansolo auzoa erabat batuta dago eta elkarlan handia egiten dute euren helburuak lortzeko. Gainera,  lanerako indar handia dute eta harrotasunez erakusten dute. “ Usansolotarrek beraien herria maite dutelako egiten dituzte hainbeste ahalegin ” dio Jagoba Epaltzak.







Barçaren filosofia garaile Santiago Bernabeun

Real Madrilek lehenengo minutuan sartu zuen gola hara ere Barcelonak eraman zituen hiru puntuak

Nekane MIMENZA ETXEBARRI
 
 Barcelonaren ´tiki taka` filosofiak irabazi zuen Santiago Bernabeun aurtengo ligaren lehenengo klasikoan. Real Madrilek golik azkarrena sartu arren, Barça berehala altxatu zen golpe gogor horretaz eta beste hiru gol sartu zituen partiduaren txapelduna bilakatuz. Real Madril faborito bezala ematen zuten gehienek baina Barçak autoritate golpe bat eman zuen eta hiru puntuak etxera eraman zituen. 



Mourinoren taldeak inoiz amestutako hasiera izan zuten, izan ere Victor Valdesen huts egiten larri baten ostean, 25.segunduan Benzemak lehenengo gola sartu zuen, galaktikoen golik azkarrena. Real Madril zaleek gol hori ikusita partida berenganatuta zutela uste zuten, hala ere Guardiolaren taldeak gogor jarraitu zuen eta inolako beldurrik gabe Messik 6.minutuan lehenengo sustoa eman zien baina Iker Casillasek baloia kornerrera bidali zuen. 



Minutu batzuk beranduago (22.minutuan) Ikerrek berriro baloia ukabilekin desbideratu zuen Xavik botatako jaurtiketa zuzen batean. Barçak partiduaren kontrola zeukan eta kontrol horren saria jaso zuen Alexis Sanchezek taldearen lehenengo gola sartu zuenean Messiren pase baten ostean. 1-1eko markagailu horrekin atsedenaldia heldu zen.


Atsedenaldia eta gero, Barcelona gustura zebilen zelaian eta Xavik 1-2ekoa jarri zuen markagailuan (52.minutuan). Areatik kanpo jaurtiketa egin zuen eta baloiak Marceloren hankan jo ostean Real Madrilen ate barrura sartu zen.


Real Madrilek ezin zuen sinetsi, 15 partidu galdu gabe egotetik eta klasikoa irabazteko faboritoak izatetik Barçaren atzetik zihoazen. Gainera. Alexisek (61minutuan) eta Messik (64.minutuan) gol aukera izan zuten hirugarrena sartzeko. Cristiano Ronaldoak ere bere aukera izan zuen berdinketa lortzeko, buruz jotako jokaldi batean.

Hainbeste aukera izan eta gero Guardiolaren taldearen hirugarren gola laster helduko zen eta 65.minutuan Cesck izugarrizko gola sartu zuen. Dani Alvesen erdiraketa zoragarri baten ostean, Cesc azkar baino azkarrago sartu zen bigarren zutoinera eta buruarekin jotako baloia berriro ere sare barrura sartu zen. 



Hiru puntuak geroz eta hurbilago zeuden, baina 83.minutuan Kakak susto itzela eman zien blaugraneai, gol aukera garbia izan zuelako.

Klasikoaren amaiera heldu zen eta Guardiolaren jokalariek gogotsu ospatzen zuten garaipena Real Madril zale amorratuen aurrean. Emaitza honekin sailkapena bero-bero jarri da izan ere bi talde handiak puntuetan berdinduta daude.


Try it!

Skatearen munduaren inguruko edukiak lantzen dituen aldizkari digitala arrakasta handia lortzen ari da sarean

Izaskun MOYANO GARCIA

Haizea aurpegian jotzen, abiadura bizian, adrenalina sentituz, aske izanik… gero eta gehiago dira honela aritzea atsegin dutenak. Honetarako skateboard, snowboard, longboard, biking, surfing… moduko ekintzak praktikatzen dituzte. Izan ere, kirol hauen guztien inguruko informazio eta berrikuntza guztiak biltzen dituen webgunea pausu handiak emanez zabaltzen ari da estatuan

                                                                                       Try it! Web gunearen logoa

Gorka Pertika eta Maider Sierrak, skatearen munduan guztiz murgilduta dauden gazteek, sortu dute http://www.tryit.es/. Sareko aldizkari hau bereziki, lau gurpilen gaineko irristailuen inguruan oinarrituta dago. Astean zehar etengabe eguneratzen da. Hemen skate eta longboardaren inguruko notiziak, merkaturatzen diren taula berriak, markei buruzko informazioa, etab… lantzen dituzte. Bestalde, beraiek pertsonalki ateratako argazkiak eta montatuko bideo propioak ere ikusgai jartzen dituzte. Gainera, Euskadi zein Santander inguruko skaterrei eginiko elkarrizketak edota erreportajeak argitaratzen dituzte.

                                                                               Gorka Pertika eta Maider Sierra (Try it)

Lanak eta hobbieak bat eginez

Diseinu grafikoa eta argazkilaritza ikasi dute biek, eta skatearen maitaleak direla esan genezake. Beraz, lana eta hobbiea batzeko ideia gisa sortu zuten aldizkaria. Dagoeneko hiru urte dira Gorkak ideia hau buruan bueltaka zeramala; Maider animatu, eta bien artean proiektua aurrera eramatea erabaki zuten.

Aldizkari digitaleko edukiei dagokienez, bien artean egiten omen dute guztia. Lana banatu eta alternatu egiten dute. Hots, batek argazkiak ateratzen dituenean, besteari bideoak grabatu eta muntaia egitea dagokio. Batek diseinu aldeko edukiak lantzen dituen bitartean, besteak albisteak idazten ditu. Biak omen daude mundu berean sartuta; beraz, biak guztia egiteko gai dira.

                                                                  Bermeoko Skate Parkean urtero ospatzen den "Skate Ordue"

Facebook, Tuenti, Twitter…

Gaur egun, jende ugari dago sare sozialetan murgilduta. Beraz, aukera paregabea da beraiengana heltzeko, eta orrialdea ezagutzera eramateko. Han eskegita dauden edukietan klik egin ezkero, zuzenean web orrialdera eramaten dituzte, honela bisitak irabaziz. Jendea egunero sartzen da sare sozialetara, ordenagailutik zein mugikorretik. Azken finean beraiek webgunera sartzeko bidea errazten dute.

Horrez gain, kamisetak eta sudaderak saltzen dituzte. Duela gutxi egin dute lehen tirada eta espero ez izandako eskari kopuru izugarria egin zieten.



Aparra bezala gorantz

Facebook sare sozialean 100 jarraitzailetik gora dituzte. Hau kontutan hartzekoa da duela gutxi sortutako webgune bati buruz hitz eginez gero.

“Guretzat horrenbeste jarraitzaile izatea kristona da!”,  Maider Sierra. Try it!en sortzaileetako bat

“Eskerrak ematen dizkiegu gure jarraitzaileei egunero” adierazi du Gorkak. Beraiengatik izango ez balitz ez ziratekeen hilean 40.000 bisitara helduko. Gainera, eurak ez zuten inoiz imajinatuko heldu diren lekura helduko zirenik.

Hasieran Busturialdeko lagunarteko webgune bat izatetik, Espainia mailara zabaldu dira. Non Madril, Bartzelona, Santander zein Zamora aldean ezagun egin diren.

Santxeskien maitaleak

“Skate- eskola bat egitearen ideia izugarri gustatu zait”, Luis Iñaki Atrian. Longboarderra

Try it!ek burututako ekintzen artean, hasiberrientzat skate klaseak ematea da Luis Iñakiri gehien gustatu zaiona. Izan ere, irristatzea ez omen da berez eta txikitatik ikasten den ekintza. Gazte honek hasieran skate praktikatzen zuen, baina longboarda gehiago gustatzen zaiola konturatu zen, snowboard eta surfarekin duen zerikusia handia dela eta. “Ekintza mota hauen inguruko lehiaketa gehiago emititu beharko lituzkete telebistaz, honela ezagunago egingo lirateke” esan du Luisek.

“Skate praktikatzeak mugitzeko askatasuna ematen du”, Mikel Armendariz. Skaterra

Mikel, txikitatik hasi zen skate praktikatzen. Berak maisutzat hartzen duen lagun batek irakatsi eta gaur egun bere kabuz aritzen da parkeetan eta kaleetan zehar irristaka. Gazte honi, oso proiektu interesgarria iruditu zaio aldizkari digitala. Euskal Herrian skate kultura oparoa dagoen arren, ez omen daude kirol hauetaz informazio gehigarria lortzeko medio askorik. Ekintza hauek ezagutarazteko denda eta erakundeen babesa eskatzen du Mikelek.

Etorkizunera begira

Gorkak eta Maiderrek ez dute mugarik jartzen. Hurrengo helburua, denda eta marken artean leku bat egitea da, beraien izena pixka bat gehiago ezagutzera eramateko. Trukean, marka horiek webgunean sponsor gisa aritu eta publizitatea egiteko aukera ematen diete. Bestalde, skate eta longboard talde bat sortu nahi dute.

                                                                      Gorka Pertika eta lagun bat Bermeoko skate parkean skatean

Orokorrean, egunak aurrera egiten duten heinean Try it! etengabe zabaltzen joateko eta skaterrak beraiekin identifikatuta sentitzeko ilusioarekin lan egiten dute gazte hauek. 

sábado, 17 de diciembre de 2011

Berriz ere Bartzelona garaile Santiago Bernabeun


Partidu klasikoa 1-3 galdu du Real Madrilek, partidua hasi eta 22 segundora gol batekin hasi ziren arren

Ion MOÑUX
Alde batetik edo bestetik, beti entzuten dira Real Madril eta Bartzelona taldeen inguruko berri, erreportaje edota txutxu-mutxuak. Hainbat egun lehenago behin eta berriz klasikoaren berri eman ostean, jokatu zen azkenean pasa den larunbatean, abenduak 11, hainbat eta hainbat futbol zale zain zeuden “mendeko partida”. 

Santiago Bernabeu estadioan tentsioz betetako etengabeko norgehiagoka izan zen Real Madril eta Bartzelona futbol taldeen artean. Azkenean, 1-3 gailendu zen talde kataluniarra, nahiz eta 22. segundoan, klasikoan izandako golik azkarrenak ezustekoan harrapatu talde blaugrana. Golaren autorea, Karim Benzema frantziarra izan zen, eta Victor Valdes Bartzelonako atezainaren akats bat izan zen golaren aurrekaria.
Karim Benzema, 22. segunduko gola ospatzen
Hasiera batean Real Madrilek ondo presionatu zuen arren, 29. Minutuan berdinketa lortu zuen. Messik asistentzia egin zion Alexis Sanchez aurrelari txiletarrari eta honek ez zuen hutsik egin atezaintzaren aurrean. Markagailuan 1-1 jarri zenetik lehenengo zatia amaitu zen arte, Bartzelona izan zen nagusi Santiago Bernabeun.

Bigarren zatian, Bartzelonak Madrilekiko zeukan hegemonia erakutsi zuen. Xavik kataluniarren bigarren gola egin zuen 7. minutuan. Honek egindako jaurtiketak, Marcelo jo zuen eta ondorioz baloia desbideratu egin zen aterantz bideratuz. Alexisek gola egiteko beste aukera bat izan zuen 16. minutuan, baina Casillasen eskuetan amaitu zuen baloiak. Hiru minutu geroago, Cristiano Ronaldok markagailua berdintzeko aukera izan zuen, baina ez zuen lortu.
Bartzelonako jokalariak Alexisen gola ospatzen
65. minutuan Dani Alvesek egindako asistentzia bati erantzunez, Cesc Fabregas agertu zen eta buruarekin errematatuz, talde hirugarren gola sartzea lortu zuen. Bartzelonak argi erakutsi zuen bere kalitatea eta indarra, eta Real Madrilek, beste behin, ezin izan zien aurre egin kataluniarrei. 


martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonako meteoritoak galaxia zuria astindu du

Guardiolaren mutilek markagailua maisuki irauli eta Santiago Bernabeutik hiru puntuak etxera eraman dituzte

Izaskun MOYANO GARCIA

Partida historikoa espero izan zen joan den larunbat gauean Madrilen. Asteetan zehar asko hainbeste mintzatu ziren ekitaldi honen inguruan. Izan ere, 12.000.000 izan ziren Espainiako bi handienen arteko norgehiagoka jarraitu izan zutenak. Ronaldo vs. Messi, Pep vs. Mou, hainbat ziren lehia bizian arituko zirenak.

                                        

24. segunduan oraindik aulkian esertzeke zeuden ordezko jokalariak eta talde teknikoa, Benzemak sartutako gol batekin talde zuria aurretik jarri zenean. Hau, Valdes atezainak egindako huts baten ondorioz gertatu zen. Baina ez zien poztasunak luzerako iraun Mourinhoren mutilei; izan ere, partidaren 30. minutuan Messik, madrileko 3 defensa atzean utzi eta Alexisek gol batekin bukatu zuen jokaldia.

Bi taldeak gol bana sartuta heldu ziren atsedenaldira. Baina Guardiolak taldea berrantolatu eta inork espero izan ez zituen postuetan egin zuten salto Bartzelonako jokalariek zelaira. Bigarren zati honetan, blaugranen magiazko jokoa nagusitu zen Bernabeun. 1-2koa Marcelok ezustean sartu zuen bere atean, Xavik egindako jaurtiketa desbideratu ostean 7. minutuan. Azkenik, 85. minutuan kataluniarrek markagailua itxi zuten, Cescek buruz errematatuz eta baloia sarean sartuz (1-3).

                                      

Andres Iniesta izan zen partidako jokalari onena. Maisuki kontrolatu zuen jokoa, jokalari, teknikari, ikusle eta partida jarraitzen zuten guztiak zur eta lur utziz. Orain, Real Madril eta Bartzelona lider dira BBVA ligan; baina blaugranek partida bat gehiago jokatu dute, Cluben Mundialitoan daukaten konpromesua dela medio.


lunes, 12 de diciembre de 2011

Bergarako gaztetxea, mugimendu bat eta hiru ikuspuntu


Juventudes, kartzela zaharra, Txapa Irratia, Elosuko Kongresua… Bergarako Gaztetxeak hainbat istorio eta mugimendu desberdin dauzka bere baitan, eta kanpotik adin desberdintasunak sortzen dituen ikuspuntu desberdinak gaztetxea beste era batera ezagutzeko aukera da

Ion MOÑUX
Bergarako Gaztetxeak hamaika urte bete zituen pasa den ekainean, eta urte erdi baino gutxiagoren buruan hamabigarrena beteko du. Urte hauetan zehar, lan handia egin izan da herriko gazte asanbladan aurrera egiteko, eta esan daiteke gaztetxe berezia dela Bergarakoa. Gaztetxe hau ez dago okupatua eta irrati libre bat dago kokatua barruko gela batean, halere, ez da gazte asanblada barrukoa.

1992 inguruan hustu zuten arte, elizaren eskuetan zegoen Juventudes izan zen Bergarako Gazte Lokala. Hau hustu zutenetik okupazio saiakera desberdinak egin ziren arren, 2000 urterarte ez zen Gaztetxerik izan Bergaran. Urte horretan, Bergarako Udalak, kartzela zaharra gazteentzako uztea erabaki zuen herriko gazteek aurkeztutako proiektu bati erantzunez. 

“Asanbladara jende berri asko sartu da, 
eta gogo handiarekin sartu dira”
Raul Santxez, asanbladako kidea

Bergarako Gaztetxearen sarrerako atea
Raul Santxez Bergarako Gazte Asanbladan daramatza bederatzi bat urte, ia gaztetxearen bizitza osoa. Gaztetxe berria ireki zenean, “hasiera batean jende pila bat sartu zen gaztetxera” azaldu du Raul Santxezek. Hortik denbora batera, berriz, jende askok joateari utzi ziola dio asanbladako kideak: “dena eginda zegoenez, gogoa jaitsi zen eta”. Orain dela bi bat urte, “asanbladara jende berri asko” sartu zela dio Raulek: “eta gogo handiarekin sartu dira”.  

Txapa Irratia

Gipuzkoako Bergara herrian 1986an sortu zen irrati librea da Txapa Irratia - fm-ko 97.25ean -. Hasiera batean, sindikatu batek utzitako lokal batean hasi ziren lanean, geroago udalak eskainitako beste lokal batean; eta gaur egun, Bergarako Gaztetxeko gela batean aritzen dira irratsaioak emititzen. Halere, Bergarako Gazte Asanblada eta Txapa Irratia bi kolektibo desberdin dira.

Irrati libre honetan, hainbat gai desberdin jorratzen dira, musika, literatura, eztabaida sozialak, ekitaldiak… eta 2011 eta 2012 bitarteko programazioak 55 irratsaiorekin egiten du salto dialera Txapa Irratian. Betiere, txapairratia.org webgunean azaltzen duten bezala, "asanblada bitartez gestionatuz, ideia amankomunak indartuz, eta komunikabide herrikoi parte-hartzaile ez komertzial ezberdin bat bultzatuz".

Elosuko Kongresua

Bergarako Gaztetxea itxita egon zen azaroaren 11 eta 13 bitarteko aste-bukaeran, 30 bat asanbladako kide eta bestelako herritarrek herriko Elosu auzoan pasa baitzituzten hiru egun hauek, Elosuko Kongresuan. Kongresuaren helburu nagusia Bergarako gazteek beraien gaztetxeaz zer nahi duten erabakitzea izango da. Hemendik aurrerako proiektuak proposatu eta onartzeko aukera bikaina. 

“Aukera ona iruditu zitzaidan jendea ezagutzeko, eta 
gaztetxeak zer egin eta pentsatzen duen jakiteko”
Itziar Casanellas, Elosuko Kongresuko parte-hartzailea


Itziar Casanellas bergararra ez da Asanbladako kidea; halere, Elosuko Kongresuan parte hartzea erabaki du. Asanbladetan parte hartzen ez duenez, Gaztetxean zein erabaki hartzen dituzten edo eztabaidatzen dituzten gauzak ez dituela gertutik jarraitzen dio Itziar Casanellasek: “aukera ona iruditu zitzaidan jendea ezagutzeko, eta gaztetxeak zer egin eta pentsatzen duen jakiteko”.

Elosuko Kongresuko parte-hartzaileak Elosu auzoan
Kongresuarekiko zituzten igurikapenak oso onak izan direla azaldu du Raul Santxezek, “joan ginen ikustera ea zer gertatzen zen, eta proiektu berri asko proposatu edo irten dira bertatik”. Kurtso luzeari begira, gainera, Kongresuan erabakitakoa martxan jartzea espero dutela gaineratu du Bergarako Gazte Asanbladako kideak.

Gaztetxea, gazteen etxea

Belen Txintxurreta, 52 urteko emakume bergararra da, eta Bergarako Gaztetxea bere seme-alaben ahoetan entzuteaz soilik ezagutzen du, ez baita inoiz bertan izan. Halere, bere garaiko Juventudes “Bergarako gaztetxean” ibilitakoa da. Belen Txintxurretaren ustez bera parte izan den Juventudesen garaiko gazteen eta gaur egungo gazteen kezkak antzekoak dira: “gaztaroari lotutako kezkak, beharrak eta ilusioak; desberdintasuna, orduko eta gaurko egoera sozial eta politikoan dago”.

“Gaztetxea gazteen askatasun esparru bat da, eta ez da 
komeni bertan gurasoak eta seme-alabak elkartzea”
Belen Txintxurreta, emakume eta ama bergararra

Emakume bergararraren iritziz, herriko gazteek gaztetxearekin daukaten harremana “ona” da, bere ustez, garrantzitsua baita gazteek elkarrekin hainbat gauza konpartitzea, eta autogestionatzen eta antolatzen ikasteko aukera izatea. “Hortik sortzen diren gatazkak konponduz”, dio Belenek: “konturatzea norberaren askatasuna bestearen askatasuna hasten den arte iristen dela”.

Belen ez da inoiz Bergarako kartzela zaharreko gaztetxean izan nahiago baitu bere adineko jendea dagoen lekuetan ibiltzea. Gainera, Belen Txintxurretaren ustez, “gaztetxea gazteen askatasun esparru bat da, eta ez da komeni bertan gurasoak eta seme-alabak elkartzea, horretarako badaude beste leku edo momentu batzuk; esaterako, etxea edo oporrak”.


sábado, 10 de diciembre de 2011

Kultura bonua martxan jarriko da astelehenetik aurrera

44.000 bonu jarriko ditu salgai Eusko Jaurlaritzak Gabonetan ondasun kulturalak sustatzeko

Nekane MIMENZA ETXEBARRI


Kultura bonuaren hirugarren edizioa abenduaren 12tik aurrera martxan jarriko da. Bonu bakoitza 25 euroren truke eskuratu ahalko da BBKn, Kutxan eta Caja Vitalen, baina 40 euroko balio edukiko du liburuetan, musikan, zineman, museoetan eta zuzeneko ikuskizunetan erabili ahal izateko.
Liburu denden  salmentak  %20ko igoera izan dezaten lagundu nahi du Jaurlaritzak 44.000 bonu horiekin. Horrez gain, kulturaren balioa beharrezko elementu bezala jarri nahi dute eta merkatua produktu artistiko eta kulturalekin bete.




Bonuak abenduaren 12an martxan jarri eta gero 2012ko urtarrilak 5erarte egongo dira salgai, baina urtarrilak 20rarte erabili ahalko dira, modu horretan beherapenekin bat eginez. Edozein bankuetako kreditu txartel batengatik bonu bakar bat eskuratu daiteke.
Kanpainan erabakitako 364 establezimenduetan erabili beharko dira bonuak, 36 Araban aurkitzen dira, 204 Bizkaian eta 124 Gipuzkoan. Bonuaren 40 euroak gastatu baharko dira, izan ere, epea bukatu eta gero ez baita dirua itzuliko. Gainera, ezingo dira erabili softwareak eta artikulu elektronikoak, bideojokoak, jokoak, testu liburuak eta papertegi artikuluak erosteko.
Eusko Jaurlaritzak 600.000 eurso zuzendu ditu Kultura bonuentzako.