Usansolok hainbeste desira duen segregazioa geroz eta hurbilago du
Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Galdakotik hiru kilometrotara dago Usansolo eta 4500 biztanle inguru ditu. Nahiz eta oraindik auzo izaten jarraitu, komunikazio gune ona da, Bilbotik hamabost minututara dago trenez eta ospitalea ere bertan dagoenez, garraiobide publiko asko du. Garraio publiko guzti hauekin jendeak bizitza soziala Usansolotik kanpo egiten du, horregatik Usansolo lasaia dela adierazi du Jesusa Barandikak, Usansoloko 77 urteko auzokideak. Hala ere, tabernetan eta kalean egotea atsegin dute usansolotar gazteek.
90.hamarkadako segregazio prozesua
90.hamarkadako segregazioaren bultzatzaileek gaur egungo gazteei indarra ematen die. Alberto Garai, Joseba Artetxe eta Jose Mari Mimenza usansolotarrak dira antzinako mugimenduan parte hartu zuten batzuk.
“Usansolo nortasuna duen herria da, eta gu
usansolotarrak sentitzen gara, ez galdakoztarrak”
Joseba Epaltza, Usansolo Herria plataformaren kidea
Segregazioaren mugimendua 1987 urte inguruan hasi zen. Parte hartzaileak hasieran herriko plazan elkartzen ziren eta astero asanbladak egiten zituzten. “ Gauzak legalki egiteko aukerari boto bat eman genion Diputazioari laguntza eskatuz” dio Alberto Garaik. Baina laguntza askorik izan ez zutenez, beste bide bat aukeratzea erabaki zuten, sinadura bilketa hain zuzen ere. Etxez etxe ibili ziren eta biztanlegoaren %85ko babesa lortu zuten. Sinadura guzti horiekin Galdakaoko Udaletxean bozkatzeko eskubidea zuten eta horretarako EAJko bi Usansolotar aukeratu ziren. Gezurra badirudi ere, Usansoloren segregazioa proposatu zenean, udaletxean, bi usansolotar horien botoa ezezkoa izan zen. Ahalegin guztiak egin eta gero, EAJko ezezkoa jaso ondoren, Usansolo herri bihurtzearen esperantza galdu egin zen.
Usansolo Herria plataforma
Hainbat usansolotar hamarkada batzuk atzerago bizi izan zen segregazio prozesua berreskuratzen ari dira, eta horretarako plataforma berri bat jarri da martxan. Usansolo Herria izeneko plataformaren partaidetako bat Jagoba Epalza dugu. Plataforma honen helburua Usansoloren segregazioa lortzea da eta modu horretan usansolotarrak herritar sentitzea era ofizial batean. Usansolo nortasuna duen herria da, “gu usansolotarrak sentitzen gara, ez galdakoztarrak” dio du Epalzak.
Usansoloren segregazioa ezker abertzaleak udal hauteskundetan parte hartzeko koartada dela dio Usansoloko EAJk. Hala ere, EAJk ere dio edozein partidu politiko aurkeztu daitekeela udal hauteskundeetara baina inolako iruzurrik gabe.
Usansolo Herria plataformak adierazpen horiei bere erantzuna eman die, plataformaren alde ospatzen diren asanbladetan pluraltasuna dela nagusi dio Jagoba Epaltzak, eta bakoitzaren ideologiak alde batera uzten direla. Lortu nahi den gauza bakarra Usansolok udaletxe propio izatea baita gehitu du Epaltzak.
Lamintxu Gazte asanblada

“Usansolotarrek beraien herria maite dutelako
egiten dituzte hainbeste ahalegin dio”
Joseba Epaltza, Usansolo Herria plataformaren kidea
Segregazioa ez emateko arrazoiak
Usansolok maitzaren 22an ospatu ziren udal hauteskundeetan parte hartu nahi zuen segregazio prozesua martxan jartzeko, baina horretarako 500 sinadura lortu behar zituen. Galdakaon erroldatuta dagoen edonork sinatu zezaken Galdakaoko udaletxean eta notarioan martxoak 18rarte. “ Esperantza handia genuen beharrezko sinadura horiek lortzean ” dio Jagoba Epaltzak, Usansolo Herriaren partaideak. Ez zituzten 500 sinadura bakarrik lortu, 1000 sinadura gehiago baizik, hori dela eta udaletxean ordezkapena du Usansolok. Apirilak 15ean ospatutako asanbladan, ordezkoa aukeratu zen, Itxaso Gutierrez. Gainera, maiatzaren 22ko hauteskundeetan Usansolo Herriak bi zinegotzi lortu zituen Galdakaoko udaletxean egoteko.
Usansolo auzoa erabat batuta dago eta elkarlan handia egiten dute euren helburuak lortzeko. Gainera, lanerako indar handia dute eta harrotasunez erakusten dute. “ Usansolotarrek beraien herria maite dutelako egiten dituzte hainbeste ahalegin ” dio Jagoba Epaltzak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario