lunes, 5 de diciembre de 2011

Abenduaren 4ean zabaldu ditu ateak Galiziaren omenezko Durangoko Azokaren 46. edizioak


Aurten, 274 saltoki jarri dira, eta guztien artean 434 liburu eta disko jarri dituzte salgai
Ion MOÑUX
Durangoko azokak abenduaren 4ko goizeko 10.30etan ireki ditu ateak. Aurtengoa, azokaren 46. edizioa da, eta abenduaren 4tik 8rarte egongo da irekita euskal liburu eta musikan interesatuak direnen elkargune bilakatu den Landa erakustazokaren eraikina.


Inaugurazio ofizial eguerdiko 12etan egin da, eta Anton Reixa musikari, poeta eta irakasle galiziarrak egin du inaugurazio hitzaldia. Galizia izan da hain zuzen aurtengo gonbidatua, eta ‘Denok gara Galizia’ izenburupean hasi dute aurtengo azoka. 

Anton Reixak argi utzi nahi izan du “semietnia bat” direla, eta honako hitzak esan ditu jarraian: “gure historiatik bizirik atera garelako, Nazio Batuetan Erakundean ordezkaritzarik ez dugun arren”.

Gara egunkariak jakinarazi duenez, “lehenengo egunean gertatu ohi denez, goizean ez da jende pilaketarik izan Landako gunean eta lasai ibil zitekeen”. Aurten jarri diren 274 saltokietan literatura eta musika alorreko 434 berrikuntza aurki daitezke.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario