jueves, 6 de octubre de 2011

Joseba Sarrionandiak Euskarazko saiakera onenaren saria jaso du, baina ez zaio dagokion sari ekonomikoa emango

ETAko kidea izandakoak, 26 urte daramatza atzerrian 1985ean Martuteneko kartzelatik ihes egin zuenetik


Ion MOÑUX
Joseba Sarrionandiak Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen duen Euskarazko Literatura saria lortu du. Euskarazko saiakera onenaren saria jaso du idazlea eta filologoa den iheslariak, 'Moroak gara behelaino artean?' lanagatik. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, aldiz, ez zaio sariaren balio ekonomikoa emango bere egoera justiziaren aurrean erregularizatu arte.
Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu-ordearen hitzetan, Euskal Gobernuak zailtasunak ikusten eta jartzen ditu "ETA talde terroristaren kide izandako bati sari bat ematerako orduan".
Sarri bezala ezagutzen zaionari, 22 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1980an, baina 1985ean ihes egin zuen Martuteneko kartzelatik, Imanol abeslariaren kartzelako kontzertuan erabili zen bozgorailu batean sartuta. Ordutik, atzerrian ihes eginda dago orain dela asko ETAko militantea izandako idazle iurretarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario