domingo, 18 de diciembre de 2011

Try it!

Skatearen munduaren inguruko edukiak lantzen dituen aldizkari digitala arrakasta handia lortzen ari da sarean

Izaskun MOYANO GARCIA

Haizea aurpegian jotzen, abiadura bizian, adrenalina sentituz, aske izanik… gero eta gehiago dira honela aritzea atsegin dutenak. Honetarako skateboard, snowboard, longboard, biking, surfing… moduko ekintzak praktikatzen dituzte. Izan ere, kirol hauen guztien inguruko informazio eta berrikuntza guztiak biltzen dituen webgunea pausu handiak emanez zabaltzen ari da estatuan

                                                                                       Try it! Web gunearen logoa

Gorka Pertika eta Maider Sierrak, skatearen munduan guztiz murgilduta dauden gazteek, sortu dute http://www.tryit.es/. Sareko aldizkari hau bereziki, lau gurpilen gaineko irristailuen inguruan oinarrituta dago. Astean zehar etengabe eguneratzen da. Hemen skate eta longboardaren inguruko notiziak, merkaturatzen diren taula berriak, markei buruzko informazioa, etab… lantzen dituzte. Bestalde, beraiek pertsonalki ateratako argazkiak eta montatuko bideo propioak ere ikusgai jartzen dituzte. Gainera, Euskadi zein Santander inguruko skaterrei eginiko elkarrizketak edota erreportajeak argitaratzen dituzte.

                                                                               Gorka Pertika eta Maider Sierra (Try it)

Lanak eta hobbieak bat eginez

Diseinu grafikoa eta argazkilaritza ikasi dute biek, eta skatearen maitaleak direla esan genezake. Beraz, lana eta hobbiea batzeko ideia gisa sortu zuten aldizkaria. Dagoeneko hiru urte dira Gorkak ideia hau buruan bueltaka zeramala; Maider animatu, eta bien artean proiektua aurrera eramatea erabaki zuten.

Aldizkari digitaleko edukiei dagokienez, bien artean egiten omen dute guztia. Lana banatu eta alternatu egiten dute. Hots, batek argazkiak ateratzen dituenean, besteari bideoak grabatu eta muntaia egitea dagokio. Batek diseinu aldeko edukiak lantzen dituen bitartean, besteak albisteak idazten ditu. Biak omen daude mundu berean sartuta; beraz, biak guztia egiteko gai dira.

                                                                  Bermeoko Skate Parkean urtero ospatzen den "Skate Ordue"

Facebook, Tuenti, Twitter…

Gaur egun, jende ugari dago sare sozialetan murgilduta. Beraz, aukera paregabea da beraiengana heltzeko, eta orrialdea ezagutzera eramateko. Han eskegita dauden edukietan klik egin ezkero, zuzenean web orrialdera eramaten dituzte, honela bisitak irabaziz. Jendea egunero sartzen da sare sozialetara, ordenagailutik zein mugikorretik. Azken finean beraiek webgunera sartzeko bidea errazten dute.

Horrez gain, kamisetak eta sudaderak saltzen dituzte. Duela gutxi egin dute lehen tirada eta espero ez izandako eskari kopuru izugarria egin zieten.



Aparra bezala gorantz

Facebook sare sozialean 100 jarraitzailetik gora dituzte. Hau kontutan hartzekoa da duela gutxi sortutako webgune bati buruz hitz eginez gero.

“Guretzat horrenbeste jarraitzaile izatea kristona da!”,  Maider Sierra. Try it!en sortzaileetako bat

“Eskerrak ematen dizkiegu gure jarraitzaileei egunero” adierazi du Gorkak. Beraiengatik izango ez balitz ez ziratekeen hilean 40.000 bisitara helduko. Gainera, eurak ez zuten inoiz imajinatuko heldu diren lekura helduko zirenik.

Hasieran Busturialdeko lagunarteko webgune bat izatetik, Espainia mailara zabaldu dira. Non Madril, Bartzelona, Santander zein Zamora aldean ezagun egin diren.

Santxeskien maitaleak

“Skate- eskola bat egitearen ideia izugarri gustatu zait”, Luis Iñaki Atrian. Longboarderra

Try it!ek burututako ekintzen artean, hasiberrientzat skate klaseak ematea da Luis Iñakiri gehien gustatu zaiona. Izan ere, irristatzea ez omen da berez eta txikitatik ikasten den ekintza. Gazte honek hasieran skate praktikatzen zuen, baina longboarda gehiago gustatzen zaiola konturatu zen, snowboard eta surfarekin duen zerikusia handia dela eta. “Ekintza mota hauen inguruko lehiaketa gehiago emititu beharko lituzkete telebistaz, honela ezagunago egingo lirateke” esan du Luisek.

“Skate praktikatzeak mugitzeko askatasuna ematen du”, Mikel Armendariz. Skaterra

Mikel, txikitatik hasi zen skate praktikatzen. Berak maisutzat hartzen duen lagun batek irakatsi eta gaur egun bere kabuz aritzen da parkeetan eta kaleetan zehar irristaka. Gazte honi, oso proiektu interesgarria iruditu zaio aldizkari digitala. Euskal Herrian skate kultura oparoa dagoen arren, ez omen daude kirol hauetaz informazio gehigarria lortzeko medio askorik. Ekintza hauek ezagutarazteko denda eta erakundeen babesa eskatzen du Mikelek.

Etorkizunera begira

Gorkak eta Maiderrek ez dute mugarik jartzen. Hurrengo helburua, denda eta marken artean leku bat egitea da, beraien izena pixka bat gehiago ezagutzera eramateko. Trukean, marka horiek webgunean sponsor gisa aritu eta publizitatea egiteko aukera ematen diete. Bestalde, skate eta longboard talde bat sortu nahi dute.

                                                                      Gorka Pertika eta lagun bat Bermeoko skate parkean skatean

Orokorrean, egunak aurrera egiten duten heinean Try it! etengabe zabaltzen joateko eta skaterrak beraiekin identifikatuta sentitzeko ilusioarekin lan egiten dute gazte hauek. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario