sábado, 10 de diciembre de 2011

Kultura bonua martxan jarriko da astelehenetik aurrera

44.000 bonu jarriko ditu salgai Eusko Jaurlaritzak Gabonetan ondasun kulturalak sustatzeko

Nekane MIMENZA ETXEBARRI


Kultura bonuaren hirugarren edizioa abenduaren 12tik aurrera martxan jarriko da. Bonu bakoitza 25 euroren truke eskuratu ahalko da BBKn, Kutxan eta Caja Vitalen, baina 40 euroko balio edukiko du liburuetan, musikan, zineman, museoetan eta zuzeneko ikuskizunetan erabili ahal izateko.
Liburu denden  salmentak  %20ko igoera izan dezaten lagundu nahi du Jaurlaritzak 44.000 bonu horiekin. Horrez gain, kulturaren balioa beharrezko elementu bezala jarri nahi dute eta merkatua produktu artistiko eta kulturalekin bete.




Bonuak abenduaren 12an martxan jarri eta gero 2012ko urtarrilak 5erarte egongo dira salgai, baina urtarrilak 20rarte erabili ahalko dira, modu horretan beherapenekin bat eginez. Edozein bankuetako kreditu txartel batengatik bonu bakar bat eskuratu daiteke.
Kanpainan erabakitako 364 establezimenduetan erabili beharko dira bonuak, 36 Araban aurkitzen dira, 204 Bizkaian eta 124 Gipuzkoan. Bonuaren 40 euroak gastatu baharko dira, izan ere, epea bukatu eta gero ez baita dirua itzuliko. Gainera, ezingo dira erabili softwareak eta artikulu elektronikoak, bideojokoak, jokoak, testu liburuak eta papertegi artikuluak erosteko.
Eusko Jaurlaritzak 600.000 eurso zuzendu ditu Kultura bonuentzako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario