lunes, 31 de octubre de 2011

‘EH Sona’ Euskal Musikaren XIV. jaialdia Bartzelonan

Hitzaldiak, afaria, triki-poteoa eta hamalau talderen kontzertuk musikaz eta festaz beteko dute Kataluniako hiriburua
Ion MOÑUX
Hasi da Bartzelonan urtero ospatzen den Euskal Musikaren jaialdia, 'EH Sona' . Aurtengoa, XIV. jaialdia da, eta urriaren 29tik abenduaren 15erarte iraungo du festak. Musikaz betetako egunak izango dira Bartzelonan.

Egunean zehar hainbat ekimen antolatuko dira. Esaterako, Euskal Etxean, Ion Maiak Kukai dantza taldearen ibilbideari buruzko hitzaldi dantzatua eskainiko du azaroaren 18an, eta azaroak 24ean, Andoni Tolosak 'Història de la música vasca moderna (1961-1990)' gaiaren inguruko hitzaldia emango du. Bestalde, azaroak 5ean, triki-poteoa izango da Gracia auzotik zehar, eta hilabete bereko 26an kantu-afaria izango da Euskal Etxean.

Hamalau  izango dira hilabete baino gehiago honetan Kataluniako hirian egongo diren kontzertuak. Ken Zazpi, Zea Mays, Atom Rhumba, Willis Drummond, Mikel Markez, Erramun Martikorena, Vendetta, Karrikan (Kukai), Joseba Irazoki, Gora Japon, Xabi Aburruzaga, Anari, Oreka TX, Amaren Alabak, Peachy Joke, Ratafia eta Kepa Junkera  izango dira parte hartuko duten musikariak.
Kontzertu eta bestelako ekitaldietarako sarrerak salgai daude Bartzelonako Euskal Etxean, Razzmatazzen, Apolo [2]an, Heliogàbalen, CATen, L’Auditorin eta Convent Sant Agustín.

No hay comentarios:

Publicar un comentario