domingo, 30 de octubre de 2011

Bilboko Alhondigak 80ko ‘kinkien’ inguruko erakusketa hartu du

Hainbat jardunaldiz osatzen da ekimena, eta gaiak ere ugariak dira; politika, ekonomia eta gizartea
Ion MOÑUX
Bilboko Alhondigak ‘kinkien’ ikonografiaren omenezko ‘Kalearen garrasia’ programa aztertuko du. Horren barruan, ‘Kinkiak 80ko hamarkadan: zinema, prentsa eta kalea’ erakusketa eskainiko du.
Egindako prentsaurreko batean, Alhondigako ordezko aholkularia den Marian Egañak azaldu zuenez, “programaren helburua krisiak sorrarazi duen gaur egungo egoera soziala ulertzea da. Baina ‘Kinkiak 80ko hamarkadan’ erakusketak garai hartako herrialdeak jasan zituen aldaketa urbanistiko, sozial eta ekonomikoari begirada bat eskaintzea da.
Ekimena urriaren 28an hasi zen eta urtarrilak 8rarte egongo da martxan, hainbat jardunalditan antolatzen da. Jardunaldi horietan, eztabaidak, kontzertuak, erakusketa, konkurtsoa edota tailerrak izango dira.
Eztabaida jardunaldietan, esaterako, ekonomia, politika eta gizartea bezalako gai anitzak jorratuko dira. Bertan izango dira gai honen inguruan esperientziadunak diren hainbat pertsonai, adibidez, Miguel Boyer ekonomia ministro ohia edota BBK-ko buru den Mario Fernández. Ekimenaren inguruko informazio gehiago eskaintzen dute Alhondigako webgunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario