sábado, 1 de octubre de 2011

Tintin arrazista?

Tintin fikziozko abenturazalearen istoroetako bat epaitegira doa, gizon kongoar baten arabera "arrazista" eta "kolonialista" baita

Mondondo Bienvenue auzi-jartzailea
Orain dela 82 urte azaldu zen lehen aldiz Tintin abenturazalea. Tintin-en abenturak izeneko komikiak, erreportaria denaren eta bere txakur Milu-ren istorioak narratzen ditu. Istorio horretako batek, Tintin Congon (1930) izeneko aleak hain zuzen ere, polemika sortu du azken egunotan; izan ere, "arraza nagusitasunaren ideiak hedatu eta kolonialismoaren propaganda egin izana" leporatu dio Mondondo Bienvenue kongoarrak.

Auzi-jartzaileak, 2007an hasi zuen komiki honen kontrako kanpaina. Aipatutako ale hori debekatzea zuen helburu, eta horretarako, epaitegietara jo zuen. Hainbat denuntzien ostean, datorren urriaren 14an izango da epaiketa epaitegi belgikar batean. Epaileak, kongoarraren argudioez gain, Casterman - Tintin-en editoriala- eta Moulinsart-enak - Tintin-en egilea den Georges Remi idazlearen copyright-a duen elkartea - ere entzungo ditu.

Epaileak, azkenik, alea ez debekatzea erabakitzen badu, Mondono Bienvenuek, komikiari alearen eduki iraingarriaz ohartarazten duen ohar bat itsastea eskatuko du. Suedian, Erresuma Batuan, Frantzian eta Estatu Batuetan, komikiek bere eduki historikoez ohartarazten duen mezu bat daukate; hau herrialde horietako epaileen erabakia izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario