jueves, 6 de octubre de 2011

Tomas Tranströmer olerkilari suediarrari emango diote aurtengo Nobel saria

Bere olerkiak duten nagusitasun, konkrezio eta metafora argiengatik dira ezagunak

Izaskun MOYANO GARCIA  

Tomas Tranströmer olerkilariak 2011ko Literaturaren Nobel saria eskuratu duela adierazi du Akademia suediarrak. Erabaki hau hartu dute "bere irudi zeharargien kondentsazioak errealitatearekiko sarbide freskoa" ematen omen duelako.

Suediarrak hizkera moderno, espresionista eta batzuetan surrealista erabiltzen du bere lanetan. Hala ere, azken lanak formatu txikiagoetara murriztu, eta kontzentrazio maila altuagora igo dira.

1990. urtean izandako emiplegia baten ondorioz, hitz egiteko zailtasunak ditu, baina idazten jarraitzen du. Suediako olerkari nabarmenetakoa da eta askotan izan da Nobel saria irabazteko hautagaia. 2011ko urriaren 6an iragarri dute, azkenik, urte horri dagokion Literaturaren Nobel saria irabazi duela.

60. hamarkadan, Transtömer, Amerikako Estatu Batuetara zabaldu zen. Ordutik hona, olerkigintzarekiko interesa internazionalki zabaldu zaio. Izan ere, 60 hizkuntza baino gehiagora itzuli dira bere olerkiak. Halaber, suediarrak atzerritar olerkien interpretazio propioak ere argitaratu ditu. 

Tranströmerren ibilbidean poesiaren Bonnier saria, nazioarteko Neustadt literatur saria, Oevralids saria, Alemaniako Petrach saria eta Suediako Poesiaren Nazioarteko Foroa saria irabazi ditu.




http://www.youtube.com/watch?v=VtWlunursNQ

No hay comentarios:

Publicar un comentario