Donostiako kanpaldiak mobilizaziora deitu ditu gipuzkoarrak era baketsuan guztiak batzeko unea iritsi dela adieraziz
Ion MOÑUX
Mundu osoko suminduendako urriaren 15a egun handia da, gaur irtengo baitira kalera hainbat herrialdeetako suminduak “benetako demokrazia” aldarrikatzera. Protesta mugimendu hauen lema ‘Aldaketa globalaren alde batuak’ da.

Bost kontinenteetako jendea batu da protestetara eta guztira 951 hirik hartuko dute parte. Espainiako kasuan, 60 mobilizazio deitu dira, eta horietako lau euskal herriko hiriburuetan emango dira; manifestazioak, Donostian 18.00etan, Bilbon 18.30etan, Gasteizen 19.00etan eta Iruñean 20.00etan izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario