domingo, 30 de octubre de 2011

Euskararen Ikergunea ireki du Euskaltzaindiak Donostian

Baserri zahar berristu honek Luis Villasante euskaltzainburuaren izena izango du
Ion MOÑUX
Dolarea izan zen XVIII. mendeko baserri bat Euskararen Ikergune bilakatu du urriaren 28an Euskaltzaindiak Donostian. Eraikina Ibaeta auzoan aurkitzen da, unibertsitateko campusaren izkina batean.
 
Orain arte Tolare izena izan du baserri txuri honek, baina hemendik aurrera Luis Villasante euskaltzainburu ohiaren izena eramango du. Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariaren hitzetan, “gure hizkuntzaren batasunaren alde lan handia izan den gizona izanik”, omenaldia hau egitea erabaki dute.
Euskaltzaindiko eta aldundietako ordezkariak izan dira inaugurazioan, eta Andres Urrutia euskaltzainburua izan da eraikina inauguratu zuena honako hitzekin: “urte askotan izan dadila, zuen laguntzarekin”. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikorako sailburuordea den Lourdes Auzmendiren hitzetan, “Euskararen zutabea bihurtuko da toki hau, Gipuzkoan zein kanpoan”.
Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak euskararen oraina eta geroa ziurtatzeko eginkizuna duela esan du, eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren hiztetan, “bertan, mendeetan lurralde honetan hitz egin den hizkuntza aztertu, bultzatu eta ikertuko da”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario