miércoles, 5 de octubre de 2011

18.000 urteko bisonte garezurra aurkitu dute Mutrikun

Tranpan erori eta gainean harri haundi batek jota apurtu omen zitzaion bisonteari garezurra


Izaskun MOYANO GARCIA


Ia metro bateko eta 800 kilo ditu Mutrikuen aurkitutako 18.000 urte dituen bisonte baten garezurra eta adarrak. Balio izugarria omen duela esaten dute adituek. Izan ere, Iberiar penintsulan bakarra eta Europan bakarretakoa da.

Aurkikuntza hau gaur aurkeztu du Donostian Pedro Castaños, Aranzadiko Gizarte Zientzietako paleontologoak. Berarekin batera EHUko maisua den Xabier Murelaga eta Gipuzkoako Diputazioko Kulturako presidentea, Garazi Lopez de Etxezarreta izan dira.

Duela 5 urte topatu zuten eta denbora luzea igaro da ikusteko moduan jar ahal izan arte. Jaurlaritzaren esku geratuko da baina Gipuzkoako Foru Aldundiak Irungo Gordailu zentroan, jendeak ikusteko jar dezaten eskatuko du.

Mutrikuko leize zulo batean erori omen zen bisontea duela 18.000 urte. Azken glaziazioko garai hartan, Euskal Herriko klima hotzetan bizi ziren animalietako bat zen Estepako Bisonte edo Bison Piscus izenekoa. Klima aldaketarekin desagertu egin zen gero, eta orduz geroztik dezente txikiagoak dira ezagutu izan diren bisonteak.

Altamirako margoetan agertzen den bisonte mota bera da. Azkoitiko Munibe taldeko kideek Mutrikun egindako indusketetan beste 12.000 hezur atera dira. Garrantzi handiko aztarnategia izan da paleontologoentzat. Izan ere, hainbat dira bertan aurkitu izan dituzten orein, elur orein, bisonte eta lehoi kumeak.

"Paleontologo baten esan lezake gure ametsetako bat egia bihurtu dela une honetan; batzuetan, kasualitateak eta zoriak honelako opariak egiten baitituzte" onartu du Castañosek.






http://www.eitb.com/es/videos/detalle/750483/encuentran-mutriku-craneo-bisonte-hace-18000-anos/

No hay comentarios:

Publicar un comentario