domingo, 2 de octubre de 2011

“Gran Hotel” seriea estreinatuko da astearte honetan, Amaia Salamanca eta Yon González aktoreekin

Santanderren dagoen El Palacio de la Magdalenan filmatu den lehenengo telesaila da

Urriak 4an “Gran Hotel” seriea estreinatzen da eta Santanderren dagoen El Palacio de la Magdalenan grabatu da. Agertoki printzipal honez gain, Kantabriako beste leku batzuk ere erabili dira seriearen eszenatoki bezala.
Antena 3-ek igorriko du seriea “prime time” ean, hau da, audientzia gehien dagoen ordu tartean. Bambú Producciones da telesail honen grabaketaz arduratu den produktora.
Amaia Salamancak eta Yon Gonzálezek protagonizatzen dute “Gran Hotel” seriea. Garaiko serie honek maitasuna, pasioa, suspensea eta misterioa konbinatzen dute XX. mende hasierako Espainian.
El Palacio de La Magdalena telesail honetako eszenatoki izateak Santander eta Kantabriako turismoa bultzatzeko balio du. Izan ere, bai palazioa eta bai ingurua ezagutzera emango dira maila nazionalean, audientzia handia duen kate baten eskutik eta oso ordutegi onean.
Telesail honen grabaketa posible izan da, Kantabriako Gobernuko Turismo Kontseilaritzaren esfortzuari esker eta Santanderreko Udaletxearen lankidetzari esker.
Amaia Salamanca eta Yon González protagonistez gaina beste zeinbait aktore eta aktoresek hartzen dute parte telesail honetan: Concha Velasco, Adriana Ozores, Asunción Balaguer, Luz Valdenebro, Paula Prendes, Eloy Azorín, Fele Martínez, Pedro Alonso, Llorenç González, Marta Larralde, Iván Morales eta Pep Antón Muñoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario