domingo, 16 de octubre de 2011

Bilboko Guggenheim museoaren sarrera dohainik izan da asteburu honetan

Museo bilbotarrak 14 urte bete ditu eta ospatzeko sarrerak dohainik jarri ditu urriak 15 eta 16an
 Nekane MIMENZA ETXEBARRI


Datorren asteazkenean, urriak 19an, Guggenheim museoak 14 urte beteko ditu. Urte guzti hauetan izandako errekonozimendu sozialari eskerrak emateko, museorako sarrera dohainik izango da asteburu honetan ( urriak 15eko larunbata eta urriak 16ko igandea).
Fran Gehryk diseinatutako eraikinak atzo goizeko hamarretan ateak ireki zituen eta bisitari ugari hurbiltzen hasi zitzaizkion eskaintzen dituen esposizioak ikusteko. Museoko arduradunek sarreran, tiketak dohainik banatzen dituzte, gerora, bisitarien kopurua jakin ahal izateko. Bi egun hauetan, museora milaka pertsona joatea espero da.
Museora hurbiltzen diren guztiek Brancusi-Serra erakusketa gozatzeko  aukera izango dute. Constantin Brancusi eta Richar Serra XX.mendeko eskultore nabarmenenak dira. Horrez gain, “ Abstracción pictórica: 1949-1969. Selecciones de las Colecciones Guggenheim” erakusketa ikusten jarraitzeko aukera dago. Gainera, Antonio Lopezen obrek 5000 bisitari lortu ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario