domingo, 9 de octubre de 2011

2008an Suitzan lapurtutako Picassoren bi koadro agertu dira Serbian

Suitzak dagoeneko eskaera bat bidali dio Serbiari koadroak itzultzeko
Nekane MIMENZA ETXEBARRI

 2008ko otsailan Pfaeffikinen, Zúritzetik gertu (Suitza), lapurtuak izan ziren Pablo Picassoren bi koadro agertu dira Serbian, SF telebista kate suitzarrak adierazi duen bezala. Suitzak koadroak itzultzeko eskaera bat bidali dio Serbiari.
 
Lehendabiziko koadroa “Tete de cheval” (Cabeza de caballo) da eta 1962an morgoztu zuen Picassok, bigarrena “Verre et pichet” (Vaso y jarra) 1944an margoztua izan zen. Bi koadro hauek Hannovereko (Alemania) Sprengel museoak utzi zizkion Pfaeffikon herriari erakusketa baterako. Egoera honean aurkitu diren bi margolan horiek miliakako  balioa daukate.
Hiru urte eta erdi ikerketa lanak egiten egon ondoren, bi koadroak aurkitu ditugula poztasunez eta harrotasunez esan dezaket, esan du Charles Faessler fiskalak.
Hala ere, Fiskalak ez du inolako informaziorik eman koadroak aurkitu ziren leku zehatzaren inguruan ezta lapurren inguruan ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario