jueves, 6 de octubre de 2011

Pablo Hasél hip hop abeslari kataluniarra libre utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Terrorismoa goratu izana leporatu diote eta abeslariak hilean bi aldiz agertu beharko du orain bere herriko auzitegira
Ion MOÑUX
"Terrorismoa goratzeagatik" eta "biktimak umilatzeagatik" atxilotu zuten Pablo Hasél hip hop abeslari kataluniarra astearte honetan, urriak 4an. Asteazkenean, betebehar batzuk ezarrita aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak. Musikaria, hilabete bakoitzeko 1ean eta 15ean, bere etxetik gertuen dagoen epaitegira agertu beharko da.

Kataluniarra, "Camarada Arenas" ezizenarekin ezagutzen den Manuel Pérez Martínez PCEko buruzagiaren askatasuna eskatzen duen bideo bat - "Democracia, su puta madre" - egin izanagatik izan da inputatua. Epaileak, bestalde, Pablo Hasélek Youtube web orrialdean eskegitako 12 bideo aztertu ditu, non ETA, Al Qaeda, GRAPO eta Terra Lliure talde armatuen inguruan aritzen den.


No hay comentarios:

Publicar un comentario