domingo, 16 de octubre de 2011

Deia.com webguneko arduraduna egunkariaren edizio digitalaz aritu da EHUn

Ziberkazetaria izatearen garrantzia azaldu die komunikazioko ikasleei

Izaskun MOYANO GARCIA

Josetxu Rodriguez deia.com web orrialdeko arduraduna izan da gaur goizean EHUko gizarte eta komunikazio zientzien fakultatean. Edizio digitalak dituen abantailak azaltzeaz gain, ziberkazetaritzak hartu dituen indarra komentatu die ikasleei. Honela, etorkizunean moldatu beharko diren lan- ingurunea pixka bat ezagutzera eramanez.

Deia Bizkaiko egunkaria da. Hala eta guztiz ere, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroakoekiko eduki antzekoak ditu. Hots, informazio promo bera ematen dute; baina interesen arabera eredua ezberdina da. Hemen 6 pertsona dira edizio digitalean etengabe lanean ari direnak. 15 orduko txandak egiten dituzte urteko 365 egunetan.

Web orrialdea eremu berritzailea da. Jendeak minutu eta 22 segundo gutxi gora behera ematen ditu berri jakin bat irakurtzen. Edizio digitalean 24 ordutan 4.000 berri, hainbat argazki, bideo ugari, zenbait link… dauden arren, irakurleak 4 minutu pasatzen ditu irakurtzen. Denbora honetan titularrak irakurri, argazkiak begiratu, iruzkinen bat idatzi… egiten du. Zineak, publizitateak, eguneko ekitaldiek… leku berezi bat hartzen dute. Bestalde, idatzizko edizioa ere “kuadernilotan” irakurgai dago bertan. Gainera, hainbat blog ikusgai daude. Halaber, linkek eta hitz klabeek beste leku batzuetara garraiatzeko aukera ematen digute.

“Denetarik jaten duen munstroa da” esan du Rodriguezek edizio digitalari buruz. Oso lan nekagarria omen da, kazetaria ez baita inoiz gelditzen. Ziberkazetariak link batean transferitzen du informazioa. Ondoren teletipo edo agentziek, informazio hau egunkarietara bidaltzen dute. Izan ere, digitalean bizkortasuna da nagusi. Biharko idatzizko informazioa gaur webgunean eskegita baitago.




Partidu, manifestazio zein edozein ekitaldira kazetariak netbook bat eraman behar du; hemen notak idatzi eta jarrai bidal ditzan. Honek hainbat begi, belarri eta umore handia ditu. Interesa duen berria bilatzeko gaitasuna izan behar du. Honela jarraian jakin dezake gertakizun jakin bat kontatzean aukera ona ala txarra izan den. Hala ere, ez dakite zenbat jendek irakurriko duen. Helburua jendea erakartzea eta irakurleak mantentzeko moduan idaztea eta informatzea da. Honetarako berri garrantzitsuak nabarmen kokatu eta hauen inguruan beste batzuk jarri behar dira, irakurleak web orrialdea itxi ez dezan.

“Atzoko egunkaria gaurko egunkaria da”, Josetxu Rodriguez. Deia.com webguneko arduraduna.

Kazetari digitala sare sozial bat izan behar da. Irakurleak eremu hauetan hainbat lagun dituzte. Beraz egunkariek beren “lagunei” interesatzen zaien berriak jartzen ditu han. Izan ere, batzuetan irakurleren batek kazetariak berak baino gehiago jakin dezake berriaren inguruan. Beraz, bere informazioa baliagarri izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario