Lortu berru duen sariaz gain, Canneseko Urrezko Kameraren saria lortu zuen eta Donostiako Horizontales Latinos sailean irabazle bihurtu zen
Urriak 2an bukatu zen Biarritzeko Latinoamerikako zinema eta kulturaren 20. jaialdian, Pablo Giorgelliren "Las acacias" filamak irabazi du film onenaren saria.

Zuzendari argentinar honek "El ultimo sueño" film laburra zuzendu zuen 1993an eta aurrerago "Moebius", "Solo por hoy" eta beste pelikula batzuk muntatu ditu.

German de Silva eta Hebe Duarte dira filmeko protagonistak Bilboko Armónika Entertainment-ek produzitutako film honetan. Gidoilariak Pablo Giorgelli eta Salvador Rosellí izan dira eta argazkiaz Diego Poleri arduratu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario