martes, 11 de octubre de 2011

Beyoncé vs. Anne Teresa de Keersmaeker

Abeslariak koreografaren pausuak erabili ditu bere azken singlearen bideoklipean


Izaskun MOYANO GARCIA

Anne Teresa de Keersmaekerrek Beyonce akusatu du dantzarako pausuak kopiatzearren. Abeslariak lehengo astean aurkeztu zuen "Countdown" abestiaren bideoklipa. Bertan, "Roses" lanean erabilitako pausu berdinak sartzea leporatu dio koreografak.

The Guardian egunkariak AceShowBiz.com izendatuz adierazi du antzekotasun handiak omen daudela Keersmaekerren koreografian eta  Beyoncéren videoclipean. 

"Ez dakit ezer honi buruz, eta ez nago haserretuta; baina hau iruzurra da" onartu du belgiarrak. Izan ere, inork ez omen dio pausuok erabiltzeko baimenik eskatu. Halaber, emaitza itsusi geratu zaiela kritikatu du, ume txiki batzuk hobeto egiten omen dutela gaineratuz.

Bestalde, Knowleseren bideoaren zuzendariak "lan oso ezberdinak" direla defendatzen du. "Beyoncéri erreferentzia batzuk eraman nizkion eta batzuk elkarrekin hautatu genituen. Gehienak germaniar dantza kontemporaneokoak ziren, sinistu ala ez" adierazi du.

Bideoan kopiatuta dauden pausuak "Rosas danst Rosas" eta "Atcherland" lanetakoak omen dira. Azken honek, Dance screen award saria irabazi zuen 1993an.





No hay comentarios:

Publicar un comentario