domingo, 6 de noviembre de 2011

Zinebi jaialdiak omenaldia egin dio Xabier Elorriagari eta Liliana Cavaniri

Ohorezko Mikeldi sariak jasoko dituzte jaialdiaren inaugurazioan eta amaieran
Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Aurten, Bilboko zine dokumental eta laburmetraia nazioarteko zinemaldiak omenaldia egingo dio Xabier Elorriaga aktoreari eta Liliana Cavani zuzendariari, izan ere Ohorezko Mikeldi sariak eskuratuko dituzte Zinebi jaialdiaren 53.edizio honetan. Sariak jaialdiaren hasieran eta bukaeran emango dira, azaroak 11an eta 18an hain zuzen ere, Bilboko Arriaga Antzokian.
80. hamarkadan sortutako euskal zinema berriaren adierazgarria da Xabier Elorriaga, izan ere, garai horretako ` La fuga de Segovia´,      ´La muerte de Mikel´ eta ´La conquista de Albania´ bezalako filmetan parte hartu zuen.
Jaialdian, Liliana Cavani zuzendari italiarrak berak aukeratutako bere hiru obra ikusi ahalko dira ´Il portiero di notte´ (1974), ´Francesco´(1989) eta ´Ripley´s Game´(2002).


Zazpi egun horietan, emanaldi eta jarduera gehienak Golem Zineman eta Alhóndigaren auditorio nagusian ospatuko dira, Guggenheim Museoko eta BBK-Gran Víaren ohiko  auditorioekin batera.
Beste urte guztiak bezala, Zinebik mundi osoko film laburrak ikusteko aukera emango du. Jaialdiak urtean zehar 82 herrialde desberdineko 3.201 film jaso ditu eta film guzti horietatik 73 aukeratu dira. 33 herrialdetako filmak ikusi ahalko dira eta 11 Euskadikoak dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario