miércoles, 28 de septiembre de 2011

Pa Negre Oscar sarietan izango da

Katalunieraz grabatutako pelikula batek lehenengoz ordezkatuko du estatu espainiarra Hollywooden


Agusti Villarongaren filma atzerriko film onenaren lasterketan arituko da beste lan batzuekin batera. Benito Zambranoren La voz dormida eta Pedro Almodovarren La piel que habitorekin batera lehian izan ondoren 2011ko Goya sarietako irabazle nagusiak ordezkatuko du Espainia Oscar sarietan.

Emili Teixidorren eleberrian oinarrituta dagoen lana Katalunyan kokatzen da, posgerra garaian. Andreuk, alderdi galtzaileko ume batek, ama eta seme baten gorpuak aurkitzen ditu baso baten. Ondorioz, bere aita erruduntzat hartzen dute; eta honek, aitari laguntzeko, hiltzailea nor izan den ikertuko du. Bidean, Andreuk, bere baloreak alde batera utzi eta bere barnean aurkitzen den munstroa azaleratuko du.

"Uste nuena baino pozago nago" onartu du Villarongak. Etxean zegoela esan diote berria. Han egon baitira zuzendaria eta hainbat aktore Carta a Eva proiektu berriaren gidoia irakurtzen. Izan ere, Pa Negren protagonista izan den Nora Navasekin egingo du lan mallorkakoak oraingoan ere.

"Alfonbra gorria zapaltzea asko gustatuko litzaidake", Agusti Villaronga. Pa Negreko zuzendaria.

Gaur eguerdian Veronica Echegui eta Jose Coronado aktoreek esan dute Zine Akademiak aukeratutako irabazlearen izena. Judith Colell akademiako presidenteorderi ilusioa egiten omen dio erabakiak, bera katalana baita. Gainera, zuzendari hau "estatuko zinegile onenetarikoa" dela aitortu du. Halaber, Villarongak "La piel que habito garaie aterako zela uste nuen" onartu du.

Oscar sariak, otsailaren 26an banatuko dira Los Angeleseko Kodak antzokian. 







No hay comentarios:

Publicar un comentario