Asteazkeneko hustutze egunetik hasita, hainbat manifestazio eta protesta egin dira Bilboko Errekalde auzoan azken egunotan; Ertzaintza gogor jazartu da manifestarien aurka
![]() |
Kukutza III gaztetxea bota aurretik |
Errekaldeko Errekaldeberriz auzo-elkarteko bizilagunek Kukutza III gaztetxea ez botatzeko eskaera egin zuten arren, epaileak eraikina eraisteko baimena eman zuen irailak 24ko goizean, ostirala. Erabaki hori dela eta, egun berean jende ugari bildu zen Errekalde auzoan Kukutzaren aldeko manifestazioa hasteko.
Manifestazioak ez zuen asko iraun, Ertzainek ez baitzuten utzi. Errekalden bertan, eta geroago Bilboko beste txoko batzuetan, Ertzainek gogor egin zuten “manifestarien” kontra. Irola irrati librera -107,5 FM- deitu zutenen arabera, Bilbokoak kaos bat zirudien; "Ertzainak zeuden alde guztietatik, biltzen zen jende multzo guztiei erasotzen". Bertan egondakoek jakinarazi dutenez, eguerdiko hiruretatik hasita, gabe-arte ez ziren sirenen eta Ertzainen boladun pistolen zaratak isildu. Berriak jakinarazi zuenez, Errekaldeko tabernetan, osasun etxean eta tren geltokian sartu dira poliziak kolpeka. Ostiral honetan 31 pertsona izan dira atxilotuak.
![]() |
Kukutzaren eraisketa, irailak 23an |
Bilboko edukiontzi askok errepidearen erdian botata amaitu zuten, eta batzuk sutan Errekalden, Indautxun, Abandon eta Alde Zaharrean. Irola Irratira deitu zuten batzuk zalantzan zeuden ea zeintzuk ziren edukiontzi horietako batzuk mugitu zituztenak, Kukutzaren aldeko manifestari batzuk ala manifestarien artean sartutako Ertzainak. Iritziak denetarikoak izan ziren.
Erreferente kulturala

No hay comentarios:
Publicar un comentario