lunes, 19 de septiembre de 2011

Irailaren 15ean San Martin Agirre jaietako danborrada egin zen Bergaran

Azken momentuetan euria egin zuen arren, euri tantek ez zuten San Martin Agirre frantziskotarraren omenez urtero egiten den danborrada eta gero festa zapuztu

San Martin Agirreren gurutziltzapenaren antzezlana

Urtero bezala, Bergarako herritarrek San Martin Agirre jaietako danborradaz gozatzeko aukera izan zuten irailaren 15ean, eguena. Danborrak eta beharrezko guztiak behin hartuta, Bergarako kaleetatik barrena abiatu zen danborrada 22:30etan, amaiera aldera euriak lagunduta. Ibilbidea herriko San Martin Agirre plazan amaitu zen eta bertan antzeztu zuten urteroko ‘Bergarako semea’ deritzoten San Martin Agirre frantziskotarraren gurutziltzatzea.
Danborradan hainbat elkartek hartzen dute parte, eta hauekin batera Udal Musika Bandako musikariak eta bestelako antzezleak. Azken horiek, japoniar eta frantziskotarren ibilbidea eta San Martin Agirreren heriotza irudikatu zuten, izan ere, 1957an, Japongo Nagasaki hirian 26 frantziskotar gurutziltzatu zituzten, horien artean San Martin Agirre.
Hurrengo egunean, irailak 16, umeen danborrada ere izan zen beti bezala. Arratsaldeko seietan hasita, 270 neska-mutilek danborren zarata herriko txokoetara eraman zuten, nola ez, Musika Eskolako Bandak lagunduta. Gaztetxoenek ere, Japongo enperadorearen karrozarekin eta japoniarren menpean zeuden frantziskotarrekin, helduen helduen danborradako antzezlan berdina egin zuten.

70 danbor gehiago
Aurtengo danborradan, urteroko elkarteez gain beste bat batu zen: Bergarako Gaztetxea. Gaztetxeko kamisetekin, txapelekin, eta batzuk Bergarako tipikoak diren mahoizko praka eta gonekin jantzita, 70 bat gazte inguru elkartu ziren Gaztetxean. Bertan afaldu ostean, danborradako beste partaide guztiekin batera, danborradari ekin zion koadrilak ezarritako orduan.
Bergarako Gaztetxeko danborrariak

No hay comentarios:

Publicar un comentario