sábado, 24 de septiembre de 2011

Euskadiko andaluziarren XXII. topaketak egin dira Arrasaten

Musika emanaldi interesgarriak eskaini eta afaria egin dute andaluziarrek, eta Arrasateko alkatea eta Patxi Lopez lehendakaria izan dira besteak beste jaialdian
Euskadiko andaluziarren XXII. topaketak hasi ziren Arrasaten irailak 24an, ostiralean. Jaialdiak, aste-bukaera guztia hartu du eta domekan eman zaie itxiera 19:30etan. Euskadiko andaluziarren elkarteen federazioko Al-Andalus elkartea izan da ekitaldiaren antolatzeilea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden hamahiru elkarteetako jendea hurbildu da aste-bukaera honetan zentro kultural bihurtu den Arrasate herrira.
Ospakizunerako 1.000 metro karratuko karpa bat jarri dute, eta bertan egin dira antolatu dituzten ekitaldi guztiak; hala nola, musika emanaldiak, dantza ikuskizunak eta afaria. Musika emanaldiak 'Una noche sin Sabina' taldeak eta Maria de la Colinak eskaini dituzte zapatuan eta domekan, hurrenez hurren. Zapatuan ere egin den afarian 500 pertsona inguru elkartu dira, eta domekan meza izan da Arrasateko San Frantzisko elizan.
Urtero egiten duten bezala, aurten ere Andaluziako herri bat gonbidatu dute Arrasateko topaketara, eta oraingoan, Kordobako Montilla herria izan da. Gainera, ‘Pueblo de Montilla’ izeneko erakusketa bat ere izan da ekitaldian. Montilla herriko alkateordeaz gain, Arrasateko alkatea, Euskadiko andaluziarren elkarteak dituzten beste herri batzuetako alkateak eta EAEko lehendakaria den Patxi Lopez izan dira XXII. topaketa honetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario