martes, 13 de septiembre de 2011

Adele abeslariak jarriko du ahotsa 007 agentearen esanetara

Soul musikaren erreginak arrakasta handia lortu du azken denboraldi honetan


Artista britainiarra izango da "Bond neska" berria. Izan ere, berak jarriko dio ahotsa 007 agentearen pelikula berriko bandari. Hasieran zurrumurrua baino ez zena oraingoan baieztatu egin da. 

Abeslariaren esanetan, azaroan bertan hasiko da grabatzen filmeko abesti nagusia. Hori da behintzat nahi gabe aitortu diona The Sun aldizkariari.

Dagoeneko Adelek bere disko eta ahotsaren bidez konkistatu du mundu osoko jendea. Hamalau milioi izan dira 23 urteko gazteak orain arte saldu dituen diskoak. Izan ere, izugarria izan da britainiarrak lehen albuma ("19") plazaratu zuenetik lortutako arrakasta. Ondoren ("21") lana merkaturatu zuen mundu mailan ezagun bihurtuz. Diskoen izenak, momentu horietan zituen adinak dira.

Britainiar gazteak eskuratutako sariak

Arrakasta handi horren erakusgarri dira abeslariak lortu dituen hainbat sari. Aurtengo MTV Video Music Awards sarietan zazpi izendapenetik hirutan atera zen garaile. 

Horrez gain, bi Grammy ere baditu. Bata, 2009ko artista berri onenarena; eta bestea, urte bereko emakumezko ahots onenarena. Bestalde, kritika bereziaren Brit saria ere badauka.




No hay comentarios:

Publicar un comentario