domingo, 18 de septiembre de 2011

2011ko Galdakaoko Santa Krutzak bukatu egin dira

Jaietako azken kontzertua Kataluniako La pegatina taldeak eskaini zuen



Irailak 9an hasi ziren 2011ko Galdakaoko jaiak eta 9 egun jaietan egon ondoren, irailak 18an bukatu egin dira. La pegatina taldeak berain musika eskaini zuten Galdakaoko Jaietako azken kontzertuan.
Festa hitza entzuten dugun bakoitzean, gaua datorkigu burura, baina Galdakaoko Santa Krutzek jaia dute gau eta egun. Izan ere, astean zehar hainbat jarduera gozatzeko aukera izan zuten galdakoztarrek, bazkariak, euskal dantzak, kirol jarduerak, bertsolariak…

Galdakaoko udaletxeak  kontzertua emateko aukera eman zioten hainbat talde galdakoztarrei. Dalekeaunrespira, El desván de..., Kegrand Band eta Sin Rumba Fija izan ziren zorionekoak. Baina herriko taldeez gain, talde ezagunagoek ere gaua girotu zuten. Bizardunak, Txapelpunk, Zea Mays eta La pegatina izan ziren aurtengo talde indartsuak.
Azken kontzertua La pegatina talde kataluniarrak eman zuen eta Ardanza Lendakari parkea jendez gainezka egotea lortu zuten. Bi orduz aritu ziren abesten eta ikuskizuna emanten jendeak haien abestiak abesten zituzten bitartean.

Kuadrillen XIII txapelketa
Galdakaoko gazteak animatzeko, udaletxeak hainbat jolas antolatzen ditu kuadrillek parte har dezaten. Jolas horien bitartez, kuadrillek puntuak irabazten dituzte. Azkenengo egunean puntu gehien dituen kuadrilla irabazlea aldarrikatzen da eta ospeaz gain 515€ irabazten ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario