sábado, 26 de noviembre de 2011

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, hainbat datu, istorio eta omenaldi argitaratu dira


Eitb-ren hitzetan, 2010ean 4.200 salaketa zenbatu ziren EAEn, eta El Pais egunkariaren arabera, 54 emakume hil dituzte azken urte honetan

Ion MOÑUX
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu da azaroaren 25ean. Hori dela eta, komunikabide guztiek jorratutako gaia izan da biolentzia matxistarena. Twitter-ean ere ikusi da egun berezia izan dela askorentzat, gaiaren inguruko albiste, oroitzapen edota omenaldiak azaldu baitira bertan.

Eitb-k jakinarazi duenez, 2010ean tratu txarrak direla eta, 4.200 salaketa zenbatu ziren EAEn. Gaur egungo beste datu batzuk ere ezagutarazi ditu telebista kateak; esaterako, hori erosotuetatik bat 30 urtetik beherakoa dela. EmakumeProgresisten Federazioak egindako azterketa soziologiko baten arabera, gazteen %80ak bikote erlazio batean emakumeak gizonezkoa laketu behar duela uste du.

El Pais egunkariak, bestalde, 2011 urte honetan bizitza kendu zaien 54 emakumeak gogorarazi nahi izan ditu “54 emakume hemen egon beharko lirateke” esaldiarekin. Gaineratu du hil zirenetatik hamalauk soilik salatu zietela bere bikoteei; beraz arazoa bi aldeetatik, dagoela: “emakumeen salaketa faltagatik, eta pausu hori eman zutenen babes akatsengatik”.

Argia hedabideak jakinarazi duenez, elkarretaratzeak eta manifestazioak izan dira Baionan, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen. Euskadi Irratian bestalde, tratu txarrakjasotako emakume batek bere istorio hunkigarria kontatu zuen egun berezian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario