domingo, 20 de noviembre de 2011

“The Spencers” magia ikuskizuna estreinatzen du Arriaga antzokiak

Bilbon Estatuko lehenengo emanaldia emango dute “ Houdini” ezizena irabazi duten magoek.
Nekane MIMENZA ETXEBARRI

Bilboko Arriaga antzokiak  azaroaren 20an, arratsaldeko zazpiretatik aurrera “ The Spencers” magoen ikuskizuna estreinatuko du. “ Houdini” ezizena lortu duten magoen lehenengo ikuskizuna da Espainian, eta estreinaldi honen ondoren, euren bidaia Santanderren, Logroñon eta Donostian jarraituko dute.


 “ The Spencers” magia taldea Kevin eta Cindy Spencerrek osatzen dute. Gaur egungo Houdini izena lortu duten bi mago hauek ilusioaren artea berriro definitu dute, izan ere magoaren eta bere laguntzailearen estereotipo tradizionala hautsi egin dute. Hamar urtez aritu dira Estatu Batuetatik eta munduko hainbat lekuetatik beraien ikuskizuna erakusten, dramarekin, komediarekin, erromantzearekin, suspensearekin eta ilusioarekin konbinatuz.
Gaur egungo magia, ikuskizuna, antzerkia, arriskua eta nortasuna da, Kevin eta Cindy Spence magia berri horren maisuak dira. Antzokian erakutsiko dituzten misterio magikoak publikoa aho zabalik utziko dutela adierazi dute magoek. Hormak zeharkatzen dituzte, lebitatu egiten dute, desagertu eta berriro agertzen dira ikuskizun interaktibo batean.
Esan beharra dago, Magoen nazioarteko elkarteak The Merlin Award sariaren bidez The Spencers izendatu zituzten irabazle bezala. Gainera, duela gutxi urteko nazioarteko mago bezala izendatu zituzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario