domingo, 20 de noviembre de 2011

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Saboréala 2011 gastronomiari buruzko nazioarteko biltzarra hasi da

Peru, Brasil eta Mexiko dira biltzarrean parte hartuko duten aurtengo hiri gonbidatuak
Nekane MIMENZA ETXEBARRI
San Sebastian Gastronomika – Euskadi Saboréala 2011 gastronomiari buruzko nazioarteko biltzarraren XIII. edizioari hasiera eman diote gaur Hotel Amara Plazan. Kursaal Jauregian ospatuko den biltzar honek Donostia hirigune gastronomiko bihurtuko du lau egunetan. Munduko chef onenek parte hartuko dute, baita Peru, Brasil eta Mexiko hirietako chef gonbidatuek.
Espainian ospatzen diren biltzar gastronomiko onena bihurtzea da Donostia Gastronomikaren helburua.

Hiru hiri gonbidatuen platerak probatzeko aukera izan dute donostiarrek. Mexicoko Abigail Mendozak Thanamaliko Oaxaca jatetxeko sukaldariak `Tameles de fiesta´ izeneko jakia prestatu du. Ondoren, Pedro Miguel Schiaffinok, Limako Malabar jatetxeko sukaldariak, Peruko berezko platera, `Cebichea´, hainbat modutan prestatu du. Azkenik, Sao Pauloko Mocotó jatetxeko sukaldariak, Rodrigo Oliveirak `Brasilgo Petiscoak´ nola egiten diren azaldu du.


Abigail Mendoza

                     Pedro Miguel Schiaffino                      Rodrigo Oliveira
        

Espainiako sukaldaririk ezagunenak bertan egongo dira Ferrán Adriá, Joan Roca, Quique Dacosta, Dani García, Carme Ruscalleda, Josean Martínez Alija, Marcelo Tejedor, Eneko Atxa, Paco Roncero, Torres anaiak… Biltzarreko anfitrioiek ere parte hartuko dute  Juan Mari Arzakek, Martín Berasateguik, Andoni Luis Adúrizek, Pedro Subijanak, Hilario Arbelaitzak eta  Karlos Arguiñanok.
Horiez gain, Nueva Yorkeko sukaldariak ere biltzarrean egongo dira David Bouley ( Bouley jatetxea), Daniel Boulud (Daniel), David Chang (Momofuku), Wylie Dufresne (WD-50), Thomas Keller (Per Se) eta Drew Nieporent (Myriad).









No hay comentarios:

Publicar un comentario