viernes, 25 de noviembre de 2011

Gaur duela 20 urte hil zen Freddie Mercury

1991ko azaroaren 24an 45 urte zituela itzali zen Queen taldeko abeslariaren ahotsa


Izaskun MOYANO GARCIA

"Agur" esan zuen betirako Freddie Mercuryk duela 20 urte. Hiesarekin gaixo zegoen; hala ere, bronconeumonia baten ondorioz zendu zen musika modernoaren munduan arrasto handia utzi zuen abeslaria. Izan ere, irailaren 5ean 65 urte beteko zituen. Zoritxarrez gaurkoan, bere heriotzaren 20. urteurrena betetzen da.

Farrokh Bulsara zen bere benetako izena, eta Tanzanian jaio zen. Londresera alde egin zuen ordea, bere familiarekin batera 17 urte zituela. Han, mundu mailako izar bat pizten hasi zen. Queen taldeko abeslaria izan zenak, taula gaineko espektakulu berritzaile bat sortu zuen, kontzertuetan antzerkia tartekatuz. 

Beste inork ez zuen ahots sendoak gainezartzen du Mercury gainontzeko abeslarien artean. Oraindik ez da ezagutzen berak bezain ongi eta ozenki abestean duen inor. Honegatik, bizi laburra izan duen arren, bere ahotsa eta bere taldea izan den Queen bizirik dirautela esan daiteke.

                                            

Queen taldeko abeslariak, "We Are The Champions", "Somebody to Love", "Don´t Stop Me Now" edota "Bohemian Rhapsody" bezalako abesti ezagunak idatzi zituen. "Barcelona" ere, bere abesti ospetsuenetakoa da. Hau, Montserrat Caballerekin abestu zuen, bertan ospatu ziren 1992ko Joko Olinpikoetako abesti ofizial gisa. 

Bestalde, bakarlari gisa ere "Living on my own" kantuarekin arrakasta lortu zuen eta homosexualentzat ikur bihurtu zen. Izan ere, artista iraultzaile, karismadun eta probokatzailea izateaz gain, liluraz betetako ikuskizunak eskaintzen zituen agertokietan.

Mercuryk 12 urte zituela "Fue The Hectics" izeneko taldea osatu zuen, Indian ikasten ari zela; St. Peter´s Boys School eskolan. Hauek, Little Richards eta beste hainbat rock talderen abestiak jo eta kantatzen zituzten. 1970. urtean ostera, Bryan May gitarrajolea eta Roger Taylor bateria jotzailearekin batu eta Queen sortu zuten. Musika taldeak 12 disko grabatu zituzten eta 170 milioi aletik gora saldu zituzten.






No hay comentarios:

Publicar un comentario